Zerbitzuen sektoreak (Txikizkako merkataritza, Ostalaritza/Jatetxeak eta zerbitzu orokorrak) aldaketa handiak izan ditu azken urteotan. Merkataritza formula berrien eta erosteko zein kontsumitzeko ohitura berrien ondorioz, sektorea berrantolatzeko prozesu garrantzitsua gertatzen ari da lehia geroz eta handiagoa den sektorean.
Publicidad
Herriko merkataritza indartzeko eta merkataritza horren iraupena bermatzeko helburuarekin, Ibarrako Udala jarduketa multzo bat garatuz dator 2012an Ikei aholkularitzaren laguntzarekin egindako PERCO (Merkataritza Biziberritzeko Plana) egin zuenetik. Azterlan horretatik, besteak beste, turistikoki Ibarraren balio erantsia zabaltzea ondorioztatu zen; esaterako, herriko nortasunarekin loturiko irudia herri sarreran margotzearekin edota eraikitzearekin.
Piparrak historian zehar bilakaera garrantzitsua izan du Ibarran, herriaren ikur edo sinbolo bilakatzera iritsiz eta ibartarren nortasunarekiko atxikimendu bereizi ezina bihurtuz. Horregatik, produktu horrekin loturiko murala N1 bariante azpiko zutabean margotuko da.
Hiru bozetoen artean aukeraketa hori bozketa bidez egingo da. Irekia izango da, edonork bozkatu ahal izango du, abenduak 15 eta 22 bitartean.
Bozkatzeko bi aukera jarriko dira: online www.ibarra.eus helbidean edo presentzialki. Urna bana jarriko da udaletxean, kultur etxean, Laos ileapaindegian, Oramahai okindegian, Bikoitz arrandegian, Goxobin, Karlatzen eta Tarukutrakun.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.