Datorren asteazkenean Ibarrako Berdintasun planaren inguruan hitz egiteko bilera irekia egingo dute. Bilera 18:30ean hasiko da, udaletxeko pleno aretoan eta hainbat gai jorratuko dituzte: batetik, Lehenengo Berdintasun Planaren ebaluazioa egingo dute; eta, bestetik, Bigarren Berdintasun Plana diseinatzen hasiko dira. Parte hartzeko beharrezkoa da joateko asmoa baieztatzea, aurretik, mezua bidaliz berdintasuna@ibarra.eus helbidera.
Publicidad
Urte luze atzetik dator Ibarrako Udalak gizon eta emakumeen berdintasunarekiko duen konpromisoa.Lanketa horrek helburu du eskubide berdinak edukitzea, eta apustu horretatik hainbat tresna sortu dira: I. Berdintasun Planaren diseinua, Indarkeria Protokoloaren lanketa, Feminismo eta Aniztasun sailaren sorrera...
Berdintasun Planak Udala gidatzeko tresnak dira. Horien bidez, lau urteko epean eta herriko errealitatea ardatz hartuta, erronkak identifikatu eta aurrera eramaten dira.
Ibarran 2016an egin zen I. Berdintasun Plana 2016-2020 epealdirako. Datorren asteko bileran, plan hura eta haren aplikazioa ebaluatu eta hurrengo urtetarako plana egitea tokatzen da. Mezu honen bidez herriko udalak jakinarazi nahi du prozesua hasi berri duela eta hurrengo hilabeteetan horretan lanean arituko dela. Prozesuaren amaieran Ibarrako II. Berdintasun Planaren aurkezpen publikoa egingo da eta herritar guztiak ongietorriak izango dira.
Hurrengo urteetarako herriko politika feministaren bideorratz izango den II. Berdintasun Plana egiteko prozesuan murgiltzeko prest eta gogoz dago Ibarrako Udala. Prozesu honetan Farapi Kooperatibako kideak izango ditu aholkulari eta bidelagun.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.