Borrar

Bigarren festa batzordearen bilera egingo dute gaur Ibarran

El Diario Vasco

Ibarra.

Lunes, 4 de abril 2022, 23:06

Gaur asteartea bilduko da bigarrenez festa-batzordea. Bi bilera egingo dira egun berean, lehena, haurren, gazteen eta nerabeen bilera. 17:30ean hasiko da, udaletxeko batzar-aretoan, eta hamazazpi urte bitarteko haurrek, gazteek eta nerabeek har dezakete parte. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, jaietarako eurei dagozkien jardueren eta ekimenen proposamenak. Bigarren bilera, hots, helduen festa-batzordea, berriz, 19:00etan bilduko da udaletxeko batzar-aretoan. Horiek ere hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, San Bartolome bozeto-lehiaketa, San Bartolome diseinu-lehiaketa, musika-taldeen proposamenak eta jai-egitarauaren lanketa (proposamenak lantzen jarraitzea).

Formakuntza-saioak

Gipuzkoako Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin batera, TREBA gurasoak formakuntza-egitasmoa jarri dute mar-txan Ibarran. Datozen asteetan gurasoentzako hainbat formakuntza-saio egingo dituzte, hain zuzen, hitzaldi bat eta tailer bat. Lehen hitzaldia mar-txoaren 30ean egin zen eta bertan 'Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean' izenburupean hitz egin zuen Leyre Canok. Tailerrak, berriz, hilaren 25ean eta 26an izango dira. Haurrak, nerabeak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua du izena, eta Rakel Gamitok gidatuko ditu saioak. Egitasmo hau ere kultur etxean izango da, 17:00etatik 19:00etara. Kasu honetan, tailerrean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman be-harko dute kultur etxean, eta plazak mugatuak izango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bigarren festa batzordearen bilera egingo dute gaur Ibarran