Ibarra
Bizibira martxa eta ikasleentzako tailerra Mugikortasun Astearen baitanSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Bizibira martxa eta ikasleentzako tailerra Mugikortasun Astearen baitanEuropako Mugikortasun Astea ospatzen ari da aste honetan, irailaren 16tik 22ra, eta horretan baitan bi ekimen egingo dira Ibarran. 'Eremu publikoaren partekatzea' nabarmendu du aurten mugikortasun jasargarriaren aldeko kanpaina europarraren leloak. Horrela, ibilgailu pribatu motorizatuen erabilera murrizteko beharraz kontzientzatu nahi du eta espazio publikoa nola errekuperatu daitekeen hausnartzera bultzatu, ahal den neurrian, berotegi-efektuko gas-isuriak murriztu eta hiriko airearen kalitate onari eusten laguntzeko.
Eskualdean hainbat ekimen antolatuko dira aste honetan. Igor Zapirain alkateak eta Ainhoa Alonso ingurumen teknikariak aurkeztu zituten Ibarran egingo diren ekitaldiak. Aurten ere Bizibira egingo da ostiral honetan, irailaren 20an, Ibarrako eta Tolosako Udalen eskutik, Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin. Intujai an-tzerki taldeak dinamizatuko du martxa hau oraingoan ere.
Ibarrako plazatik abiatuko da ibilaldia 16:45ean eta Tolosa zeharkatuko du. Bizibirari amaiera emateko festa egingo da Zumardiaundian. Haurrek bizikletekin akrobaziak egiteko aukera izango dute eta merienda ere eskainiko da. Euria egingo balu, Bizibira bertan behera geratuko da eta festa Zerkausian egingo da.
Era berean, datorren astean, Ibarrako udaltzaingoak mugikortasunarekin erlazionatutako tailerra emango die Uzturpe ikastolako Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako ikasleei, hauek bizikletaren erabileran trebatzeko helburuarekin. Irailaren 25ean, asteazkenean emango dute ikastaroa.
Era berean, Ibarrako Udalak jakinarazi du Beko Bide kaleko 10. zenbakian gazteentzako alokairuzkoak diren pisuen azpian, Udalak bertan duen lokala bizikleta-gordeleku gisa egokitzen ari dela. Horrela, edonor bere bizikleta gune horretan utzi ahal izango du. Gordeleku horrek 100 bizikleta aparkatzeko lekua edukiko duela aurreikusten dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.