Borrar
'Bizkarsoro' filmaren irudia protagonistetako batzuekin. DV
'Bizkarsoro' filma proiektatuko da Uzturpeko Kultur Astearen baitan

Ibarra

'Bizkarsoro' filma proiektatuko da Uzturpeko Kultur Astearen baitan

Ekintza ugari antolatu ditu ikastolak bai eskola komunitatearentzat, baita herritarrentzat datozen egunetarako

Miércoles, 24 de enero 2024, 21:20

Uzturpe Ikastolak Kultur Astea antolatu du XXIV. urtez. Egitaraua lehengo astean hasi bazen ere, LH6koek Bizi Nahi elkartera egindako bisitarekin eta bi urteko gelakoentzako masaje ikastaroarekin, larunbatetik aurrera emango diote jarraipena. Ekitaldi gehienak eskolako ikasleei zuzenduta badaude ere, herritarrentzako batzuk ere egingo dituzte.

Larunbatean, adibidez, ate irekiak egingo dituzte bi urteko gelan 10:00etan eta 16:00etatik aurrera, puzgarriak eta txokolatada izango dira bi urteko gelan. Igandean berriz, mendi irteera antolatu dute eskola-komunitatea osatzen dutenentzako.

Asteazkenean, 'Bizkarsoro' filma ikusteko aukera egongo da UEMArekin eta Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatuta. Proiekzioaren ondoren mahai-ingurua egingo da Gastibeltzako kide eta pelikulako ekoizle den Katti Pochelurekin. Bi saio egingo dira Kultur Etxean: eguerdian DBHko ikasleentzat soilik izango da eta arratsaldean, 18:00etan herritar guztiei irekita egongo da. Filman existitzen ez den herri bat irudikatzen da, baina aldi berean Euskal Herriko edozein herri izan daitekeena. Pertsonaiak eta egoerak ere, fikziozkoak izanik, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldunak irudikatu nahi izan dituzte. 'Bizkarsoro' filmak, Josu Martinezek zuzendua, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zinemira sailean parte hartu zuen 2023ko edizioan.

Kultur Asteak otsailean jarraituko du. Hileko lehen egunean ateak zabalik izango ditu 17:00etatik aurrera Haur Hezkuntzako gelak, eta jarraian, Loatzoko ikasleek emanaldia eskainiko dute 18:30ean Kultur Etxean. Hilaren 2an, ostiralarekin, Alurr Dantza taldeak emanaldi berezia egingo du Belabieta kiroldegian ilun-tzeko 19:30ean.

Hitzaldiak

Otsailaren 5ean, Uzturpe Ikastolak Udalarekin elkarlanean gurasoentzako hitzaldia antolatu du Txontxon 'Treba Gurasoak' ekimeneko saioen baitan. Nerea Mendizabalek 'Seme-alaben autoestimua elikatzen' hitzaldia eskainiko du.

Gainera, gatazken kudeaketari buruzko ikastaroa emango du Naiara Jimenez Mugertzak ikastolan bertan hilaren 29ra arte, datorren astelehena, eta otsailaren 5etik 19ra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Bizkarsoro' filma proiektatuko da Uzturpeko Kultur Astearen baitan