Borrar
Idoia Lahidalga Galtzaundiko ordezkaria eta Jesus Peñagarikano Ibarrako zinegotzia aurkezpenean. NÚÑEZ
Bueltan da Galtzakomik, euskarazko komikigintza sustatzen duen lehiaketa

Ibarra

Bueltan da Galtzakomik, euskarazko komikigintza sustatzen duen lehiaketa

Saritutako lanetako bat Denonartean argitaletxeak argitaratuko du aurten

Jueves, 28 de septiembre 2023, 21:19

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamaseigarren edizioa jarri dute martxan. Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak, euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarra da.

Urtero ehunka komiki jasotzen ditu Galtzaundik artista gazte zein helduen eskutik. Iaz 285 lanek parte hartu zuten Euskal Herriko hainbat herrietatik iritsi zirenak.

Lanak bakarka edo taldeka aurkeztu daitezke eta komikien gaia librea izango da. Honen baitan, antolakuntzat ikastetxeei deialdia luzatzen die lantzen ari diren proiektuak baliatu ditzaten komikia ere landu eta uztartzeko. Aurten, Ibarrako erakuslehioak komikiz apainduko dituzte herria girotzeko.

Parte hartzaileak lau sailetan banatuko dituzte adinaren arabera: 9 urtera artekoak, 10-12 urte bitartekoak, 13-16 urtera artekoak eta 17 urtetik gorakoak.

Epaimahaia Azpiazu 'Axpi' ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) arkitekto eta komikigileak osatuko dute.

Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak Galtzaundi Euskara Taldearen webgunean aurki daitezke. Lanak aurkezteko epea irekita dago jada. Hauek Galtzaundiren egoitzan aurkeztu edo postaz bidali beharko dira, Tolosako Nafarroa etorbidea 6, behea, helbidean.

Hamabost sari

Galtzakomik lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira abenduaren 15etik 29ra Ibarrako kultur etxean. Sari banaketa abenduaren 15ean izango da. Lehen bi mailetan, irabazleek opari txekea eta komiki bilduma irabaziko dituzte eta bigarren sailkatuek komiki bilduma eta marrazketarako materiala. Gainera, aipamen berezia merezi duen lan batek komiki bilduma eramango du eta Ibarrako komikirik onenak herriko merkatarien oparia eta komiki bilduma jasoko ditu. Era berean, saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

13 eta 16 urtekoen mailan, saritu guztiek eramango dute komiki bilduma, eta irabazleak 200 euroko dirusaria eramango du, eta bigarren sailatuak 100 euro. Gainera, bi aipamen berezi aukeratuko dituzte eta Ibarrako komikirik onena, hauek merkatarien oparia ere jasoko dute. 17 urtetik gorakoen artean irabazten duenak, 700 euro eta Kuku jatetxean bi lagunentzako afaria jasoko ditu, eta bigarren sailkatuak 300 euro eta Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.

Sarituak izan ez diren parte hartzaileen artean Mahala baserriko produktuak zozketatuko dira. Zozketa abenduaren 13an egingo dute eta Galtzaundiren sare sozialetan ikusi ahal izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bueltan da Galtzakomik, euskarazko komikigintza sustatzen duen lehiaketa