Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Dozenaka haur eta gaztetxo atera ziren atzo danborrak astinduz kalejiran herrian barna, dantzariak dantzan ari ziren bitartean.
Danbor hotsak Ibarrako jaiak alaituz

Danbor hotsak Ibarrako jaiak alaituz

Herriko baratzezainek, Ibarlur Piparra kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatuta piparrak eta tomatea dastaketa egon zen

El Diario Vasco

Ibarra.

Jueves, 25 de agosto 2022

Haurren danborradak, Iraunkorrak txarangak alaituta, hotsaz bete zituen atzo Ibarrako kaleak. Dozenaka gaztetxo atera ziren primeran pasatzeko asmoz goiz partean kalejiran.

Eguerdi partean, San Bartolome eguneko hitzordu berezietakoa, piparrak eta tomateen dastaketa da eta hemen ere, lagun ugari elkartu ziren hauek jateko asmoz San Bartolome plazan, herriko baratzezainek, Ibarlur Piparra kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatuta.

Arratsaldeam, Amets Arzallus, Haritz Mujika, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsolarien emanaldia izan zen Iker Aranzegi ren zuzendaritzapean.

Goizean haurren danborrada izan balin bazen, arratsaldean helduen txanda izan zen. Iluntzean, Puro Relajo taldearen doinu mexikarrak eta Andoni Ollokiegi abeslariaren emanaldia kantak nagusitu ziren. Goizaldera arte berriz, parranda egitekoa uekr aegon zen Laket taldearekin.

Txekor jatea eta musika

Gaur, Giroarte dultzaina taldeak joko du. 11:30ea, berriz, Kale antzerkia, herriko kaleetan zehar, Hauspoa kultur elkartearen eskutik. Arratsaldeko 14:30ean, txekor jatea, egongo da Emeterio Arrese parkean, Sendi Ekintza elkartearen eskutik. Arrastaldean, 16:00-20:00etara, haur eta nerabeentzat ur parkea, Azkue auzoko plazan. Gaueko 22:30ean, zezensuzkoa, San Bartolome plazan eta 13:45ean, DJ Andoniren emanaldia egongo da Txumitxa atzealdeko plazan.

Gaueko 23:30ean. Gozategi taldearen emanaldia, San Bartolome plazan. Ondoren.Iratzar taldearen emanaldia egongo da, San Bartolome plazan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danbor hotsak Ibarrako jaiak alaituz