Haurren danborradak, Iraunkorrak txarangak alaituta, hotsaz bete zituen atzo Ibarrako kaleak. Dozenaka gaztetxo atera ziren primeran pasatzeko asmoz goiz partean kalejiran.
Publicidad
Eguerdi partean, San Bartolome eguneko hitzordu berezietakoa, piparrak eta tomateen dastaketa da eta hemen ere, lagun ugari elkartu ziren hauek jateko asmoz San Bartolome plazan, herriko baratzezainek, Ibarlur Piparra kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatuta.
Arratsaldeam, Amets Arzallus, Haritz Mujika, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsolarien emanaldia izan zen Iker Aranzegi ren zuzendaritzapean.
Goizean haurren danborrada izan balin bazen, arratsaldean helduen txanda izan zen. Iluntzean, Puro Relajo taldearen doinu mexikarrak eta Andoni Ollokiegi abeslariaren emanaldia kantak nagusitu ziren. Goizaldera arte berriz, parranda egitekoa uekr aegon zen Laket taldearekin.
Gaur, Giroarte dultzaina taldeak joko du. 11:30ea, berriz, Kale antzerkia, herriko kaleetan zehar, Hauspoa kultur elkartearen eskutik. Arratsaldeko 14:30ean, txekor jatea, egongo da Emeterio Arrese parkean, Sendi Ekintza elkartearen eskutik. Arrastaldean, 16:00-20:00etara, haur eta nerabeentzat ur parkea, Azkue auzoko plazan. Gaueko 22:30ean, zezensuzkoa, San Bartolome plazan eta 13:45ean, DJ Andoniren emanaldia egongo da Txumitxa atzealdeko plazan.
Gaueko 23:30ean. Gozategi taldearen emanaldia, San Bartolome plazan. Ondoren.Iratzar taldearen emanaldia egongo da, San Bartolome plazan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.