Ibarra
Datozen urteetarako kultur eskaintza egituratzeko herri-galdeketa egingo daIbarra
Datozen urteetarako kultur eskaintza egituratzeko herri-galdeketa egingo daLunes, 13 de noviembre 2023, 21:52
Mugimendu «aberatsa» du Ibarrak kultura arloan eta, horri jarraipena eman nahi dio Udalak herritarrentzako prestatzen duen eskaintzarekin. «Gure artean kultura desberdinak elkarrekin bizi dira, guretik haratago. Kultur aniztasuna handituz eta herria aberastuz. Halaber, gutxi balitz, gazteriak ere kultur adierazpen berriak dakartza gurera», azaldu zuen Alberto Sukia kultur zinegotziak, Igor Zapirain alkatearekin egindako aurkezpenean. «Udalean ondorioztatu dugu ez garela eskari hori betetzen ari eta hutsuneak sumatzen ditugu herriko kultur eskaintzetan».
Publicidad
Horregatik, eskaintza hori «berritzeko edota indartzeko» helburuarekin, herri-galdeketa antolatu dute, herritarrek «behar eta gustu berriak edo desberdinak azkertzeko». Bertan, gaur egungo ikastaro, ikuskizun eta kultur arloko bestelako eskaintzaren inguruan zein falta botatzen denaren buruzko iritzia eman dezakete herritarrek. «Ibarrak merezi duen kultur eskaintza oparo, aberasgarri eta anitzena eduki ahal izateko».
Ekarpenak egiteko epea atzo hasi zen eta abenduaren 7ra bitartean egongo da irekita. Horrela, galdetegia paperean zein internet bidez bete ahal izango da. Paperezko aleak udaletxearen harreran, kultur etxean eta Bizi-Nahi adinekoen egoitzaren sarreran egongo dira eskuragarri, baita postontziak ere. Horretaz gain, online galdetegi bat jarri du martxan Udalak eta osatu ahal izateko link-a kalean, tabernetan eta dendetan dauden karteletan dagoen QR kodearen bitartez sartu daiteke.
Epea amaitzean, informazio guztia jaso eta «proposamen eta ideia guztiekin hausnartze lanketa sakon bat egingo du Udalak». Hausnarketa prozesu honetan jasotako ondorioekin, herriko kultur eragile guztiekin elkartuko dira, «guztien artean proposamenak nola bideratu daitezkeen aztertuko dugu». Lanketa horren ondoren, lanari ekiteko «diagnosia eta gidoi zehatz bat» osatuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.