2019-2020 ikasturtean irakurketa-plan herrikoia mar-txan jartzeko asmoa zuen Udalak; bertan behera utzi behar izan zuen, ordea, Covid-19ak eragindako egoera zela medio. Proiektu hari alternatiba emateko hobetsi zuten liburutegi tutorizatuaren ekimena, zeinak oinarri zientifikoa ere baduen. Hiru urteko proiektu-pilotua da eta Lehen Hezkuntzako (LH) bosgarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehen mailara bitarte irauten du.
Publicidad
Haurrak astean bitan elkartzen dira, hain zuzen, astearteetan eta ostegunetan. Lehen saioan etxeko lanak egiten dituzte, eta bigarrenean, berriz, liburuak irakurri eta horien inguruan hausnartzen dute. Boluntarioek gidatzen dituzte saioak, Kristina Martinez Arnaiz da horietako bat, eta azaldu du zein diren ekimenaren oinarriak: «Herriko maila horietako ikasle guztiei dago zuzenduta. Doakoa da, eta komunitatean lan egitea sustatzea du helburu».
Era berean, kontatu du liburuak aukeratzeko garaian kontuan hartzen direla genero-berdintasun irizpideak, eta euskal literatura dela lantzen dutena.
Idoia Mendiaraz Bail da beste boluntario bat, eta liburutegi tutorizatua proiektu zinez interesgarria dela nabarmendu du. Horrez gain, etxeko lanak egiteko aukera oso egokia dela ere aipatu du: «Etxean denok izaten ditugu trabak etxeko lanekin laguntzeko, dela denbora falta, dela jakintza eza... Proiektu honek umeei espazio bat ematen die lan horiek elkarren artean egin, eta elkarri lagunduz ikasteko».
Bikaina da Martinezen eta bien arteko lankidetza, eta halakoa da umeen artekoa ere: ikasleak gogoz joaten dira liburutegira, errespetuz jokatzen dute eta elkarri laguntzen diote. Mendiarazen ustez egitasmoa baliagarria da norberaren heziketa osatzeko ere, batetik, formakuntza-saioak izaten dituztelako, eta, bestetik, haurren ikuspuntutik ere asko ikasten delako. «Proiektu betegarria da oso, benetan merezi du parte hartzeak. Horregatik, animatu nahiko nuke jende gehiago ere parte hartzera».
Liburutegi tutorizatuko kideak dira Aiora Altuna Mendiaraz eta Edur Armendariz Lekuona, eta biek ala biek nabarmendu dute «oso gustura» joaten direla. Proiektuaren abantailez ere aritu dira: «Lagunekin arinagoa etxeko lanak egitea, eta errazagoa, talde-lanak egitea. Gainera, etxera iristerako bukatuta izaten ditugu eskolako lanak».
Publicidad
Pozik aipatu dute liburutegi tutorizatuaren bitartez aukera dutela lagunekin denbora gehiago pasatzeko; proiektuak martxan jarraitzeko gogoz daude, eta horretarako jende gehiagok parte hartzea komenigarria dela uste dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.