Borrar

Ibarra

Dokumentala eta festak antolatzeko bilera egingo dira bihar

Amaia Núñez

IBARRA.

Lunes, 22 de abril 2024, 20:29

Bi hitzordu egingo dira bihar arratsaldean Ibarran apirileko kultur ekitaldien baitan. Alde batetik auzolanaren inguruko dokumentala egongo da ikusgai eta, bestetik, festa batzordearen bilera egingo da.

Kultur etxean auzolangintzari buruzko emanaldia izango da 18:30ean. Iaz Iker Iriarte alegiarrak eta Pablo Dendaluze tolosarrak ekoiztutako 'Auzolangiltza' dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa egingo da.

Tolomendi, Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartearen enkarguz ekoiztu zuten lana. Horren bidez, auzolanak historian zehar izan duen eta gaur egun duen garrantzia balioan jarri nahi izan dute 45 minutuko ikus-entzuneko lan horretan. Dokumentala egiteko auzolan eredu ezberdinak jaso zituzten, bai Euskal Herrikoak, baita Euskal Herritik kanpokoak ere, Avila edo Maroko adibidez.

Festa batzordea

Ondoren, Festa Batzordearenbilkura egingo da udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Herriko elkarte, talde eta eragileek parte hartu dezakete saio horretan, baita interesa izan dezaketen herritar guztiek ere. Bileran, ondorengo gaiak landuko dituzte: 1.-Txupinazoa, kuadrillen bazkaria eta piparra; 2.- Jai-egitarauaren lanketa; 3.- Haurren danborrada: antolaketa arazoak; eta 4.- Eskari-galderak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dokumentala eta festak antolatzeko bilera egingo dira bihar