Ibarra
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligako play off-a jokatuko da ostiral honetan BelabietanSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligako play off-a jokatuko da ostiral honetan BelabietanOstiral honetan iluntzean Gipuzkoako senior emakumeen Ligako irabazlea erabakiko da Belabietan kiroldegian jokatuko de play off-ean. Denboraldiko sailkapenean lehenengo lau postuetan geratu diren taldeak arituko dira lehian: Lauburu, Anoeta, Antiguoko eta Tolosala.
Ligan zehar elkarren aurka aritu dira eta ondo ezagutzen dute elkarri taldeek. Lauburu izan da, astez aste lidergoari eutsi dion taldea garaipenak kateatzen. Horrela, gaur arratsaldeko play off-ak denboraldiari amaiera emango dio eta Ligako txapelduna erabakiko du.
Horretarako lehiaketa modu berezian antolatu da: hamar minutuko bi zati jokatuko dituzte eta baloia kanpora ateratzen denean denbora gelditu egingo da. Lehengo sailkatuak laugarrenaren aurka jokatuko du lehenengo partidan eta, ondoren, bigarrenak hirugarrenaren aurka.
Lehenengo kanporaketa arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Lauburu eta Anoetaren norgehiakoarekin eta, ondoren, 20:45ean, Antiguko eta Tolosalaren artekoa jokatuko da. Finala 22:15erako aurreikusita dago.
Gaur egun emakumeen Gipuzkoako senior Liga lau talde hauek bakarrik osatzen dute. Duela denboraldi gutxira arte 12 zirela gogoratu dute Lauburuko kideek. «Zalantzarik gabe, hori hainbat eragileren interes eta laguntza faltagatik gertatu da, pixkanaka egoera hori eragin baitute», kritikatzen dute. «Ezin ahaztu emakumezkoen areto-futbolak, oro har, eta gure lurraldean bereziki, oztopo ugari dituela. Talde eta jokalarientzako baliabide eta finantza-laguntza falta da arazo garrantzitsuenetako bat. Talde askok babesleak eta baliabide egokiak lortzeko borrokatu behar izaten dute, ekipamenduen, instalazioen eta bidaien kostuak estaltzeko, eta horrek mugatu egiten du maila gorenean lehiatzeko gaitasuna», azaldu dute.
Izan ere, «Gipuzkoako emakumezkoen areto-futbolaren ikusgarritasuna eta aintzatespena oraindik mugatuak dira gizonezkoen areto-futbolarekin alderatuta» eta, horrela, «erakunde eskudunen erreakzioaren beharra» azpimarratu nahi izan dute, «atzetik datozen guztientzat beranduegi izan baino lehen».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.