Lau taldeek osatzen dute Emakumezkoen Gipuzkoako Liga eta gaur erabakiko da txapelduna. LAUBURU K. E.

Ibarra

Emakumezkoen Gipuzkoako Ligako play off-a jokatuko da ostiral honetan Belabietan

Lau taldek jokatuko dute lehia 20:00etatik aurrera: Lauburu liderra, Antiguoko, Anoeta eta Tolosala taldeen artean

Amaia Núñez

Ibarra

Jueves, 11 de abril 2024, 20:23

Ostiral honetan iluntzean Gipuzkoako senior emakumeen Ligako irabazlea erabakiko da Belabietan kiroldegian jokatuko de play off-ean. Denboraldiko sailkapenean lehenengo lau postuetan geratu diren taldeak arituko dira lehian: Lauburu, Anoeta, Antiguoko eta Tolosala.

Publicidad

Ligan zehar elkarren aurka aritu dira eta ondo ezagutzen dute elkarri taldeek. Lauburu izan da, astez aste lidergoari eutsi dion taldea garaipenak kateatzen. Horrela, gaur arratsaldeko play off-ak denboraldiari amaiera emango dio eta Ligako txapelduna erabakiko du.

Horretarako lehiaketa modu berezian antolatu da: hamar minutuko bi zati jokatuko dituzte eta baloia kanpora ateratzen denean denbora gelditu egingo da. Lehengo sailkatuak laugarrenaren aurka jokatuko du lehenengo partidan eta, ondoren, bigarrenak hirugarrenaren aurka.

Lehenengo kanporaketa arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Lauburu eta Anoetaren norgehiakoarekin eta, ondoren, 20:45ean, Antiguko eta Tolosalaren artekoa jokatuko da. Finala 22:15erako aurreikusita dago.

Laguntza beharra

Gaur egun emakumeen Gipuzkoako senior Liga lau talde hauek bakarrik osatzen dute. Duela denboraldi gutxira arte 12 zirela gogoratu dute Lauburuko kideek. «Zalantzarik gabe, hori hainbat eragileren interes eta laguntza faltagatik gertatu da, pixkanaka egoera hori eragin baitute», kritikatzen dute. «Ezin ahaztu emakumezkoen areto-futbolak, oro har, eta gure lurraldean bereziki, oztopo ugari dituela. Talde eta jokalarientzako baliabide eta finantza-laguntza falta da arazo garrantzitsuenetako bat. Talde askok babesleak eta baliabide egokiak lortzeko borrokatu behar izaten dute, ekipamenduen, instalazioen eta bidaien kostuak estaltzeko, eta horrek mugatu egiten du maila gorenean lehiatzeko gaitasuna», azaldu dute.

Publicidad

Izan ere, «Gipuzkoako emakumezkoen areto-futbolaren ikusgarritasuna eta aintzatespena oraindik mugatuak dira gizonezkoen areto-futbolarekin alderatuta» eta, horrela, «erakunde eskudunen erreakzioaren beharra» azpimarratu nahi izan dute, «atzetik datozen guztientzat beranduegi izan baino lehen».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad