Secciones
Servicios
Destacamos
A. LERATE
Sábado, 1 de octubre 2022, 07:09
Kilometroak jaiaren eredu berriari helduz urte osoan makina bat ekitaldi antolatu dituzten arren, bihar izango dute Ibarrako Uzturpe Ikastolakoek ibilbide oparo horri amaiera ederrena jartzeko aukera, 2022ko Kilometroak jaiarekin. Festa ezberdina izango da aurtengoa. Berria. Berezia. Besteak beste, desagertu egingo da ohiko ibilbidea eta horren ordez lau gunetan banatuko da festa. Alabaina, aldaketak aldaketa, jendearen eran-tzuna beti bezain ona izango delakoan daude antolatzaileak eta milaka euskalzale espero dituzte bihar Ibarran. Bertaratzeko asmoa dutenei hainbat kontu aintzat izatea komeni zaie.
Zerbitzu bereziak garraioan. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute antolatzaileek. Izan ere, zerbitzu bereziak ezarriko dituzte Lurraldebusek eta Renfek. BU07 autobus zerbitzuan, Donostiatik (Askatasunaren hiribidetik) Tolosarantz bost autobus gehiago joango dira goizean. Arratsaldean, berriz, bost autobus gehiago aterako dira Tolosatik (zezen plazatik) Donostiarantz. TO01 (Tolosa-Abaltzisketa-Tolosa), TO02 (Tolosa-Berastegi-Tolosa), TO03 (Tolosa-Orexa-Tolosa) eta TO04 (Tolosa-Asteasu-Tolosa) zerbitzuetan ere autobus gehiago egongo dira. Renfek azaldu duenez, «aldirietako trenen maiztasunak areagotu egingo dira Hernani eta Beasain artean, egun horretarako 33.500 plazako gaitasuna eskainiz».
Lau aparkaleku. Antolatzaileek lau eremu prestatu dituzte autoz joan nahi dutenentzat: Okobio eremuan, Azkue auzo inguruan (egokitutakoa), Apatta industriagunean eta Zumardiaundian (autokarabanentzat).
Irekiera ekitaldia. Goizeko 10etan izango da Uzturpe ikastolan bertan. Oihane Mateos kazetariak gidatutako bilkuran, ikuskizun batez emango zaie harrera bertaratzen diren erakundeetako ordezkari eta eragile ezberdinei. Hitza beraiei luzatu ondoren, festa piztuko da Ibarran.
Gastronomiari gorazarre. Aurtengo festaren lau guneetako bat gastronomiari eskainita egongo da. Ikastolaren 'zero kilometro' filosofia gogoratuz, Irribarra entsalada berezia eskainiko dute, oilasko eta txekor pintxoekin batera, Eusko Label gunean. Herri jantokian, 800 lagunentzat paella eta Lumagorri oilaskoa prestatuko dituzte eta Ibarrako plazan, Pipar gunea izango da. Bestelako postuak ere izango dira gune desberdinetan, parrillekin batera. Eta 70 lagunentzat kantu bazkaria ere izango da, aurrez izena emanda.
Musika eskaintza zabala. Egun osoan zehar egongo da musika, gune ezberdinetan. Munduko irribarrak dantza (10:45, plaza), Batumore (12:15, plaza), Xsakara (13:00, Emeterio Arrese) Diablues eta Bluezifer (13:30, Ikastola), Xiberoots (14:00, plaza), Dj Bull (15:00, Irribarra taberna), Distopia elektrotxaranga (15:30, plaza, Azkue), 'Itsas lapurrak' dantza Alurr taldearekin (16:00, Emeterio Arrese), Gabezin erromeria (16:00, ikastola), Andoni Ollokiegi (16:30, Azkue), Nikotina (17:00, plaza), Go!azen (17:00, ikastola) eta Dupla (18:00, Emeterio Arrese) izango dira eguneko momentu desberdinetan.
'Txoria Txori' elkarrekin. Eguerdiko 12:00etan doinu bakarra nagusituko da festaren gune guztietan. Izan ere, ordu horretan antolatzaileek 'Txoria Txori' elkarrekin abestera gonbidatu nahi dituzte bertan bildutako guztiak.
Sormenari eskainitako gunea. Hainbat ikuskizun eta tailer izango dira Ibarrara hurbildutakoen sormena lantzeko. Hala, bertsoak entzuteaz gain, haiek sortzeko tailerra egongo da 11:00etan Azkue plazan. Ordu berean, Emeterio Arrese plazan, Zirkuolaren 'Mikra' emanaldia eta zirku materiala; Numenekin dantza tailerra 13:00etan Azkue plazan eta 14:30ean Emeterio Arrese plazan; eta txikien umorezko bakarrizketa 14:30ean Azkue plazan. Horrez gain, euskal eskultoreen elkartearekin batera antolaturiko 'Irribartea' eskultura erakusketa izango da.
Jolas eta jokoak. Jolaserako hainbat txoko prestatu dituzte antolatzaileek. Ikastolan, esaterako, Haurren Baso Majikoa izango da egun osoan zehar, baita ipuin kontalari musikatua ere. Kiroldegian, berriz, txirrindularitza pista, eskalada, triala...
2023an Errenteriara. Eredu berriaren ibilbidea Uzturpe Ikastolakoek zabaldu ostean, bide horri jarraitzeko erronkari helduko dio astelehenetik aurrera Errenteriako Orereta Ikastolak, ikastetxearen 60. urteurrena modu ezin hobean ospatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.