Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Errekatik 867,99 kilo zabor garbitu dituzte bost egunetan

El Diario Vasco

ibarra.

Jueves, 11 de marzo 2021, 00:16

Guztira 867,998 kilo jaso dituzte Elduarain errekatik Urzain Taldeko garbitzaileek. Joan den astean hasi ziren garbiketarekin eta bost egunetan errekaren bazterrak garbitu dituzte Tolosako mugatik Gi-2130 errepide ertzeko aparkalekuraino. Ibarrako Udalak aurten Urzain Taldeari esleitu dizkio hiri-hondakin sakabanatuen bilketa eta natura-guneen zaintza gauzatzeko lanak. Helburua da txukun mantentzea herrigunea, industrialdea eta landa-eremua. Lehengo astean erreka garbiketarekin hasi ziren, eta hauek dira jasotako hondakinen datuak: Plastikoa: 39,985 kg; papera: 5,103 kg; beira: 10,395 kg (28 botila + 8 poto); metala: 122,350 kg (207 lata); egurra: 99,100 kg; eraispeneko hondakinak: 559,201 kg; errefusa: 31,864 kg; musukoak: 39; pilak: 11 (3 pila handi, 2 telefono bateria eta 6 pila txiki); beste batzuk: 10 bonbilla, telefono mugikor bat eta hozkailu bat. Bost egunetan, guztira, 867,998 kg zabor bildu dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errekatik 867,99 kilo zabor garbitu dituzte bost egunetan