Ibarrako podioa osatu zuten. EHMDZ

Ibarra

Eskisabel eta Ormaetxeak kiroltasunez elkarbanatu zuten Mendi Duatloiko garaipena

Larunbat honetan Adunako duatloian erabakiko da Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko txapelduna nor izango den

Amaia Núñez

IBARRA.

Miércoles, 20 de noviembre 2024

Kiroltasunez betetako lehiaz gozatu zuten Ibarrako Piperra Mendi Duatloiko ikusleek. Lasterketa ederra osatu ondoren, Iker Eskisabel eta Ibai Ormaetxea elkarrekin sartu ziren helmugan, garaipena lehiatu gabe. Biak irabazle sentitu arren, denbora ofizial berdinarekin (1.19.31), txipak garaimena Ormaetxeari eman zion.

Publicidad

Eguraldia lagun, lasterketa bizkorra izan zen zirkuituko bosgarrena. Lehen sektoretik hartu zuen aurrea Ibai Ormaetxea arrasatearrak. Eskisabel eskoriatzarrak bizikletako sektorean iritsi zen beregana eta azken 2,4 kilometroak elkarrekin egin zituzten.

Hirugarren postua Eneko Gurrutxagarentzat izan zen atzetik aurrerako lasterketa egin ondoren, lehen sektorea hamargarren amaitu baitzuen. Beraz, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoko sailkapenean Josu Urrestarazuk duen lehenengo postura gerturatu da eta, momentu honetan, hamaika puntuko aldea besterik ez dago bien artean.

Emakumezkoetan, Maite Urteaga zumaiarrak eraman zuen garaipena (1.42.12). Minutu bateko aldea atera zion Maddi Olaetxea bigarrenari, lasterketa hasieratik lortu zuen aldeari esker. Izan ere, bizikletan zulatu bat ere sufritu behar izan zuen Urteagak. Podiuma osatzeko, Nekane Pradera izan zen hirugarren. Sailkapen orokorrean, Praderak zirkuituan duen bere lidertza sendotu zuen Ibarran jasotako puntuekin.

Errelebo modalitatean, garaipena Andoni Guridi eta Aitor Urizar oñatiarrentzat izan zen (1.19.14), bigarren postua Liher Unzueta eta Iker Barandiaran arrasatearrak izan ziren (1.20.01) eta debagoiendarrek osatutako podiuma Mikel Olalde eta Pablo Zubia oñatiarrek osatu zuten, bailara honetako kirolariek protagonismo berezia izan zuten proba honetan.

Publicidad

Larunbatean Adunan

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua larunbat honetan amaituko da Adunan ospatuko den seigarren probarekin. Herriko plazatik abiatuko dira parte hartzaileak 15:00etan eta ohiko ibilbidea osatu beharko dute, hiru sektoretan banatuta: korrika 3,4 kilometro, bizikletan 14,5 km eta korrika 1,7 km.

Banaka zein binaka izena eman daiteke ostiral gauerdira bitartean www.kirolprobak.com atarian. Parte hartzaile eta hauek animatzera joango diren zaletuentzako aparkaleku bereziak egokituko dituzte.

Probaren amaieran, kirolarientzako jan-edanaz gain, dutxa zerbitzua egongo da eta, sari banaketaren ondoren, herritarrek eskainitako produktu eta afarien zozketak izango dira. Zirkuituari amaiera emateko, denboraldi amaierako afaria egingo dute Adunan. Bertan Zirkuituko txapelak banatuko dira eta proba guztiak amaitu dituztenei oroigarriak banatuko zaizkie.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad