Ibarra
Etxera deitzeko 'Gurea erabili dezakezu' ekimena martxan jarri dute Ibarran ereIbarra
Etxera deitzeko 'Gurea erabili dezakezu' ekimena martxan jarri dute Ibarran ereAmaia Núñez
Ibarra.
Lunes, 13 de mayo 2024, 20:54
Gaur egun, telefono mugikorrak ez dira telefono soilak: internet, jokoak... eta mota guztietarako edukietara sarbidea bihurtu dira. Uzturpe ikastolako guraso talde batek Zugatik Gugatik taldea sortu zuen duela bi urte, mugikorraren erabileraren inguruko kontzientziazioa eta haurrei gailua ematearen atzerapena sustatzeko. Bide horretan, 'Gurea erabili dezakezu' ekimena jarri dute martxan, haurrek herriko komertzioetako telefonoetatik etxera deitu ahal izateko beharra badute.
Publicidad
Beste herri eta auzo batzuetan ere azken hilabeteetan ezarri da ekimena hau, adibidez, Tolosan, Donostiko Alde Zaharrean, Zumaian, Orion edota Gasteizen. Ibarran Merkataritza elkartearekin elkarlanean jarri da abian. «Beraiekin bildu ginen eta elkarteko komertzio guztiak batu dira. Oso ideia ona iruditu zitzaien», azaldu du Itziar, Gugatik Zugatik taldeko kideak. Hurrengo pausua gainontzeko merkatari eta hostalariei zabaltzea izango da eta udal-eraikinetan ere jartzeko ideia dute, Udaletxean, Kiroldegian, jubilatuen egoitzan eta anbulategian.
Guraso taldeak mugikorren erabilerarekiko kontzientziazioa sustatzea du helburu nagusia, bai gurasoen eta gazteen aldetik, baita haurrei gailua ahalik eta beranduen emateko. Horretarako, formakuntza saioak antolatzen dituzte. Ikasturte honetan, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalen eskutik Zeus programa eman dute Uzturpe ikastolan. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako programa hau beste bi ikastetxeetan eman da, Orion eta Durangon. Sare sozialen erabilera eta osasun mentalean duten eragina lantzen du programak. «Ikusi da arazo asko dakartzala, ikerketa guztiek esaten dute antsietatea handitzen ari dela, depresioa, suizidioa... Zeus programan harrituta geratu ginen estatistikekin, nola igotzen ari den azkenengo urteetan gero eta umeagoetan», azpimarratzen du.
Horrela, gurasoekin saioak egiteaz gain, Gaztezulo gazteekin ere saioak antolatu nahi dituzte, erabilera gutxitzearen alde eta txikienen eredu bihurtu daitezen. «Txikitatik mugikorra ematea ekidin nahi da. Ze ez diegu ematen Nokia zahar bat, baizik internet duen bat eta horrek suposatzen du umea edozein tokitara sar-tzea eta eduki askotara iristea ez direnak bere adinerako egokiak. Menpekotasun handia sortzen du, gugan sortzen du, ba ume batengan...», dio.
Horrela, Gugatik Zugatik elkartetik sei hilabetero gurasoei galdetegi bat luzatzen diete eta, horren baitan, seme-alaei mugikorra ematea sei hilabetez atzera-tzeko konpromezua eskatzen dute. «Normalean ematen da LH6tik DBH1erako tarte horretan eta iada LH6ko gurasoen %70ak konpromezua hartu du ez diela emango udala pasa arte behintzat», azaltzen du azken galdetegiko emaitzaren inguruan.
Publicidad
Datu horrek hein batean lasaitasuna ematen die, gelakideen artean jasotzen azkena izatearen presioa ez dutelako edukiko. 'Gurea erabili dezakezu' ekimenarekin, gurasoen lasaitasuna ere bilatzen dute. «Gu umeak ginanean beste estrategia batzuk genituen eta ez geneukan behar hori gurasoei deitzekoa. Orain gizartea aldatzen ari da eta badirudi momentuoro kontrolatuta eduki behar ditugula. Gurasoak lasai egon daitezke, umeak beharra badauka denda batera sartu eta erabiltzeko aukera duelako».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.