Borrar

Ibarra

Euskal Herria kalean asfaltatze lanak egiten ari da Udala

A. N.

ibarra.

Lunes, 8 de mayo 2023, 20:58

Ibarrako Udala Euskal Herria kaleko hainbat puntutan asfaltatze-lanak egiten ari da aste hauetan. Hala ere, asfaltatu aurretik beste hainbat lan ere egin dituzte. Lanen iraupena bi astekoa da, eta aste honetan edo hurrengoaren hasieran amaitzea aurreikusten da.

Euskal Herria kaleko 27 eta 37. etxebizitzen artean hasten den aldapa goiko hormaraino eta 29tik 31. portalen arteko atzealdea asfaltatuko da. Horren aurretik, arketak dagokion kotan jarri eta asfaltoaren azpiko materiala egonkortuko dute. Gainera, ur zikinen hodira konektatuta dauden saretak, euri uren sarera bideratuko dira, baita hormaren atzetik datozenak ere.

Bestalde, lehengo astean Euskal Herria 3 zenbakiaren aurrean eta 16-1 etxeen aurrean korten altzairuzko lorontzi luzeak jarri ziren, eta 3 eta 17 zenbakien parean dauden zabor ontziak material bereko egiturekin estali ziren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herria kalean asfaltatze lanak egiten ari da Udala