Borrar
Urtarrilean 540kg 8x8ko Euskal Herriko sokatira txapelketan zilarrezko domina lortu zuten neskek. POTRONKO
Euskal Herriko Sokatira Txapelketa jokatuko da etzi Belabietan

Ibarra

Euskal Herriko Sokatira Txapelketa jokatuko da etzi Belabietan

Hamaika talde lehiatuko dira larunbat arratsaldean txapelaren bila, tartean ibartarrak

Amaia Núñez

ibarra.

Miércoles, 8 de noviembre 2023, 21:28

Larunbat honetan, hilaren 11n, Euskal Herriko Sokatira txapelketa jokatuko da Ibarrako Belabieta kiroldegian. Hamabi talde lehiatuko dira arratsalde guztian 4x4 taldeekin, 17:00etik aurrera, gizonezkoen zein emakumezkoen mailan, txapela lortzeko.

Emakumezkoeak 250 kiloko mailan neurtuko dira eta bost taldek parte hartuko dute: Antsoain, Araxes, Badaiotz, Beti-Gazte eta Ibarra. Mutiletan, 310 kiloko mailan, zazpi talde arituko dira: Antsoain, Beti-Gazte, Ibarra, Murueta A eta B taldeak, eta Zuraide A eta B taldeak.

Atzerritartasun tramiteak

Ibarrako Udalak, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean, atzerritartasun izapideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du datorren ostegunerako, azaroak 16. Aurkezpena Ibarrako kultur etxean egingo da 18:00etan eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Sareko abokatu batek bideratuko du saioa.

Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da (lan munduan errotzea, gizartean errotzea, familia berrelkartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea, baimenak berritzea eta abar).

Saio hauek jatorri anitzeko pertsonei zuzenduta daude, baita atzerritar pertsonekin loturak (familiakoak, lanekoak, eta abar) dituzten pertsonei bideratuta, zein nazionalei atzerritartasunari buruzko informazioa eskainiz.

Hitzaldi honetara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 646 057 080 telefono zenbakira deituz edo mezu bat idatziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko Sokatira Txapelketa jokatuko da etzi Belabietan