Ibarra
Euskara ikasleentzako dirulaguntzak eskatzeko epea irekitaSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Euskara ikasleentzako dirulaguntzak eskatzeko epea irekitaA. N.
IBARRA.
Miércoles, 27 de septiembre 2023, 21:23
Joan zen ikasturtean euskara ikasten aritu ziren herritarrentzat dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia ireki du Udalak. Lehenengo deialdian aurrekontuaren zati bat esleitu gabe geratu zen, aurreko deialdian laguntzarik gabe geratu zirenei zuzenduta dago bigarren epe hau. Jasotzen diren eskaera guztien artean modu proportzionalean banatuko dira dirulaguntzak.
Euskara oinarrizko mailatik ikasten hasi zirenek zein maila aurreratuagoetan aritu ziren herritarrek eskatu ditzakete laguntzak. Horretarako, derrigorrezkoa izango da Ibarran erroldatuta egon izatea ikastaroak iraun zuen bitartean eta ikastaroko orduen %85a gutxienez betetzea.
Eskaerak udaletxeko bulegoan aurkeztu daitezke, astelehenetik ostiralera, 8:00etik 14:00etara, edota udalaren egoitza elektronikoan, www.ibarra.eus webgunean. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 7a izango da. Deialdiari lotutako informazio eta dokumentazioa Udalaren webgunean eskuratu daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.