Ibarra
Euskararen eguneko 'Tolosaldean Behin' jolasa bihar plazanSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Euskararen eguneko 'Tolosaldean Behin' jolasa bihar plazanAmaia Núñez
ibarra.
Miércoles, 29 de noviembre 2023, 21:38
Datorren igandean ospatuko da Euskararen Eguna, eta horren harira 'Tolosaldean Behin' proposamen berezia sortu du aurten ere Galtzaundi Euskara Taldeak. Eskualdeari buruzko hogeita bi galderez osatutako joko-lehiaketa da, Egunean Behin aplikazioaren dinamika jarraituz.
Lehiaketa arratsaldeko 18:00etatik aurrera hasiko da. Nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute, adin mugarik gabe, eta irabazleentzako sariak egongo dira. Jolasean parte hartzeko nahikoa izango da bihar arratsaldean plazara joatearekin. Parte hartzaileek antolakuntzak adierazitako webgune batean sartu beharko dira eta bertan azaltzen zaizkien galderak erantzun beharko dituzte. Galdera bakoitza eran-tzuteko 30 segundo edukiko dituzte, balizko lau erantzunetatik bat aukeratuz. Erantzun zuzen bakoitzarengatik puntuak jasoko dituzte, gero eta lehenago erantzunda ere puntu gehiago lortuko dira, eta puntu gehien lortzen duenak izango da irabazlea.
Irabazleak Gure Zirkuko umore gauerako bi sarrera eta 50 euroko erosketa-txartela jasoko du. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, 50 euroko txartel bana jasoko dute, eta eskualdeko irabazlearentzako Errigorako saski bat egongo da.
Azken bi desfibriladoreak instalatu ditu Udalak. Izaskunen totem bat jarri da eta Belabieta kiroldegian zegoena eremu publikora eraman dute. Horrela, herrian guztira sei DEA daude martxan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.