Ibarra
Euskarazko komikigintza sustatzeko Galtzakomik lehiaketa martxan daSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Euskarazko komikigintza sustatzeko Galtzakomik lehiaketa martxan daGaltzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamazazpigarren edizioa jarri dute martxan. Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak, euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarra da. Urtero ehunka komiki jasotzen ditu Galtzaundik artista gazte zein helduen eskutik. Iaz 263 lanek parte hartu zuten Euskal Herriko hainbat herrietatik iritsi zirenak.
Lanak bakarka edo taldeka aurkeztu daitezke eta aurten 'Aniztasuna' gaia landu beharko dute komikiek. Epaimahaia Loinaz Lekuona ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) arkitekto eta komikigileak osatuko dute.
Parte hartzaileak lau sailetan banatuko dituzte adinaren arabera: 9 urtera artekoak, 10-12 urte bitartekoak, 13-16 urtera artekoak eta 17 urtetik gorakoak. Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak Galtzaundi Euskara Taldearen webgunean aurki daitezke. Lanak aurkezteko epea irekita dago jada azaroaren 20ra bitartean. Hauek Galtzaundiren egoitzan aurkeztu edo postaz bidali beharko dira, Tolosako Nafarroa etorbidea 6, behea, helbidean.
Galtzakomik lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira abenduaren 13etik 27ra Ibarrako kultur etxean. Sari banaketa abenduaren 13ean egingo da. Bigarren urtez, saritutako lanetako batek bere komikia Denonartean argitaletxearekin lana argitaratzeko aukera izango du.
Gainera, lehen bi mailetan, irabazleek opari txekea eta komiki bilduma irabaziko dituzte eta bigarren sailkatuek komiki bilduma eta marrazketarako materiala. Gainera, aipamen berezia merezi duen lan batek komiki bilduma eramango du eta Ibarrako komikirik onenak herriko merkatarien oparia eta komiki bilduma jasoko ditu. Era berean, saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.
13 eta 16 urtekoen mailan, saritu guztiek eramango dute komiki bilduma, eta irabazleak 200 euroko dirusaria eramango du, eta bigarren sailatuak 100 euro. Gainera, bi aipamen berezi aukeratuko dituzte eta Ibarrako komikirik onena, hauek merkatarien oparia ere jasoko dute. 17 urtetik gorakoen artean irabazten duenak, 700 euro eta Karlatz garagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko ditu, eta bigarren sailkatuak 300 euro eta Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.
Sarituak izan ez diren parte hartzaileen artean Mahala baserriko produktuak zozketatuko dira. Zozketa abenduaren 10an egingo dute eta Galtzaundiren sare sozialetan ikusi ahal izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.