Borrar

Ibarra

Evaren Alabak taldeak 'Cromlech' antzezlana eskainiko du

A. N.

ibarra.

Viernes, 5 de abril 2024, 20:49

Evaren Alabak antzerki taldeak, izen bereko lan arrakastatsuaren ondoren, bere bigarren antzezlana, 'Cromlech' izenburukoa, aurkeztuko du Ibarran datorren ostiralean, apirilaren 12an. Ekitaldia Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Hamasei urtetik gorako ikusleei zuzendutako saioa da. Sarrera doakoa eta irekia izango da baina aretoaren ezaugarriak direla eta, aretoa bete arteko aforoa egongo da.

Antzerkian familia bereko bi emakume belaunaldien arteko harremana taularatuko dute hiru emakume aktoreek. Aita hil ondoren, emaztea eta bi alabak berriro elkartzen dira, eta bilerak itxi gabeko hainbat gai agerian utziko ditu, familia sekretuak agertaraziz eta gaizki ulertuak, harridura eta errua eraginez.

Gai gordinak landu arren, ikuslearen barreak eragingo dituen lana da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Evaren Alabak taldeak 'Cromlech' antzezlana eskainiko du