Lauburk larunbatean ekin zion bigarren faseari eta Zaragozako Pinseque FS taldearen aurka jokatu zuen Belabietan. Endika, Raid, Juaristi, Antxon eta Zumeta izan ziren hasierako bostekoa eta, lehen minutuetan, bi taldeen lehen hurbilketa arriskutsuak ikusi ahal izan genituen. Hala ere, azken metroetan asmatu ez izanak markagailua estreinatzea saihestu zuen. Izan ere, Boliri oso gutxi falta izan zitzaion arratsaldeko lehenengoa igotzeko, atsedenaldira joateko 11:40 falta zela. Handik gutxira, berriz ere gola sartzeko zorian egon zen, baina talde aurkariak baloia urruntzea lortu zuen. Horrela, lehen zatiaren erdialdera iritsi ginen, markagailua 0-0 zegoela. Orduan, lehen zatia amaitzeko 9:40-ren faltan, partidaren norabidea aldatzeaz arduratu zen Dani, Iñigoren bolea baten ostean area barrutik jaurtiketa bat eginez (1-0). Bi minutu geroago, Zumetak, lasaitasun harrigarriarekin, pista erdian jaso zuen baloia eta baloia sare barrura sartu zuen baselaz (2-0).
Publicidad
Atsedenaldirako 5 minutu falta zirenean, Andonik aldea handitu zuen (3-0) beste gol garrantzitsu batekin. Salanuevak zuzentzen dituen jokalariek ere maila ona mantentzen jakin zuten, baina, beste aldaketarik gabe, atsedenaldira iritsi ginen Belabietan.
Aldageletatik bueltan, Dani, Raid, Zumeta, Antxon eta Jorgerekin hasi zen jokoa. Gure taldeak ideia argiak zituen arren, kasu honetan Zaragozakoak izan ziren bigarren zatiko lehen gola sartu zutenak. Gol horrek asko motibatu zituen eta aurretik geratzen ziren minutu luzeei aurre egiteko itxaropena eman zien.
Gure boskotea, bere aldetik, ezin hobeto ulertu zen elkarren artean eta markagailuan urrundu eta arnasa hartzeko balio izan zezaketen ekintzak burutu zituzten. Egoera hura funtsezkoa zen kalitatezko aurkari gogor horren aurrean. Hala ere, hain beharrezkoa zen gol hori ez zen iritsi bigarren zatiko 12. minutura arte, beste behin, Zumetaren eskutik (4-1). Horren ondoren, eta gertatuko zena iragartzen zuen hutsarte batekin, aragoiarrek 5eko jokoaren alde egin zuten, nagusitasuna irabaziz. Dena den, gure taldeak egoera nola defendatu jakin zuen. Gainera, ate hutsa aprobetxatuz, Antxonek behin betiko 5-1ekoa jarri zuen pistako beste puntatik, partida amaitzeko 3:40-ra.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.