Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Tomas Ugaldebere eta Idoia Lahidalga liburuxkaren aurkezpenean. A. NÚÑEZ

Ibarra

Galtzakomik lehiaketako lanekin osatutako liburuxka argitaratu dute

22 lanek osatzen dute lehiaketaren 15. urteurrena ospatzeko argitaratu du Galtzaundi Euskara elkarteak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin

AMAIA NÚÑEZ

Ibarra.

Miércoles, 15 de marzo 2023, 21:49

Hamabost urte bete ditu Ibarrako Udalak eta Galtzaundi Euskara Elkarteak sustatutako Galtzakomik komiki lehiaketak. Horren aitzakian, azken bi edizioetako komiki sarituekin osatutako liburuxka argitaratu dute.

Publicidad

Liburuxkarekin, azken hamabost urte hauetan komikiak aurkeztu dituzten guztiei eskerrak ematea eta lehiaketari ikusgarritasuna ematea lortu nahi izan dute, Idoia Lahidalga Galtzaundiko teknikariak aurkezpenean adierazi zuenez. «Aldizkaria lehen aldiz argitaratu da eta asmoa da hemendik aurrera bi urtez behin argitaratzea».

Horregatik, liburuxka, saritutako lanen egileei banatzeaz gain, eskuratu nahi duen edonork, Ibarrako udalean, Kultur Etxean eta Galtzaundiren egoitzan izango ditu eskuragai, doan. 610 izan dira, azken bi edizioetan Euskal Herri osotik lehiaketara aurkeztu diren komikiak eta bertan saritutako lanak ikusteko aukera egongo da liburuxkan. Kategoria bakoitzeko lehenengo saria, bigarren saria eta Ibarrako onena argitaratu dira. Tomas Ugaldebere, Ibarrako Udaleko euskara teknikariak adierazi zuenez, aldizkari hau «espero dugu inspirazio puntu bat izan daitekeela aurten izango den hamaseigarren edizioan parte hartzera animatzeko».

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Ibarra-Galtzakomik lehiaketak. Euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarra da eta Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero. Aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat.

Aurten, XVI. edizioa izango du euskara hutsezko Galtzakomik komiki-lehiaketak eta komikia eta marrazkigintza pasio duen edonori gonbidapena luzatu zioten bertan parte hartu eta euskarazko komikiak sortuz disfruta-tzera animatuz. Irailean irekiko da lehiaketa ohi bezala eta abendurako jakingo dira sarituak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad