Borrar
Garapen iraunkorrean herriko egoeraren diagnostikoa egingo da. NÚÑEZ
Garapen jasangarriaren inguruko hausnarketa abiatuko du Udalak hilabete honetan

Ibarra

Garapen jasangarriaren inguruko hausnarketa abiatuko du Udalak hilabete honetan

Etorkizuneko Ibarra irudikatzeko prozesua abiatu aurreko fasea jarriko du martxan aurten

Amaia Núñez

IBARRA.

Jueves, 10 de octubre 2024

Azken urteetan Tokiko Agenda 21eko bigarren Ekintza Plana eraman du aurrera Udalak. Iaz amaitu zen planaren indarraldia eta Udalak Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko helburuen eta 2030 Agendari dagozkion ekintza planak aurrera eramateko konpromisoa onartu du 'Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria' izeneko prozesuaren baitan.

Hala ere, prozesu horretan sartu aurretik, eta ekintza-plan zehatza diseinatzen hasi baina lehen, Udalak Garapen Iraunkorreko Helburuei dagokienez herriaren egoera aztertuko du, udalerriak orain arte helburu hauei egin dien ekarpena zein izan den jakiteko. Horrela, lanketak ematen dituen ondorioetatik abiatuko da 2030 urtera arte indarrean egongo den ekintza-plana lantzeko oinarriak finkatzeko.

Lanketa hori Ibarrako Udalak herritarrekin, elkarteekin eta udal-langileekin elkarlanean egingo du. Prozesua martxan da eta urrian zehar Udalak kontratatutako aholkularitza-taldeak herri sektore ezberdinetako eragileekin gaikako elkarrizketak antolatuko ditu. Herriko gazteei, emakumeei, adinekoei, merkatariei eta landa eremuko bizilagunei elkarrizketa hauetan parte hartzeko gonbita zuzena egingo zaie.

Prozesua, dena den, guztiz irekia izango da eta bere ekarpena egin nahi duen edozein herritarrek parte hartzeko aukera izango du. Egingo diren elkarrizketetan parte hartzeko interesa dutenek 943 671 138 telefono zenbakira deituta elkarrizketa hauei buruzko informazio gehiago lortu eta izena eman dezakete.

Elkarrizketen fase amaituta, helburu jasangarriak lortzeko ibilbide-orri komun bat adostu nahi da herriko eragile guztiekin. Hori osatzeko, bilera ireki bat egingo da diagnostikoaren emaitzak aurkeztu eta 2030era begirako ikuspegia lantzen hasteko. Hala ere, prosezuaren urrats guztiak udalaren webgunean egongo dira eskuragarri.

Hamazazpi dira Nazio Batuen Elkarteak onartutako Garapen Iraunkorreko Helburuak eta besteak beste, pobreziak mota guztiak desagertzea, gosea amaitu eta nekazaritza jasangarria bultzatzea, genero-berdintasuna, energia-eskuragarria, guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatzea, edota klima aldaketaren aurka egiteko neurriak hartzea barne hartzen ditu. Euskadi mailan, beste helburu bat adostu zen: hizkuntza eta kultura aniztasuna bermatzea. Guzti hauek gaur egun Ibarran zein egoeran dauden eta datozen urteetan egi bihurtzeko zein pauso eman gidalerroa osatuko dute prozesuan parte hartzen dutenek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garapen jasangarriaren inguruko hausnarketa abiatuko du Udalak hilabete honetan