
Ibarra
Gazteen emozioak lantzeko hitzaldi sorta hasiko da igande honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Gazteen emozioak lantzeko hitzaldi sorta hasiko da igande honetanHerriko gazte talde batek sustatuta 'Gazte, emozioen jabe!' izenburuko hitzaldi eta tailer sorta antolatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzatik sustatzen den 'Gazteak auzolanean' egitasmoaren baitan. Bederatzi saiotan emozioen kudeaketa, autoestimua eta norbere buruaren ezagutza landuko dituzte gaian aditutako profesionalekin.
Saioak doakoak dira eta Txontxo lokalean emango dira, 15 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta daude, zehazki DBH4, eta Batxilergoa ikasten ari direnei. Igande goizetan emango dira eta ez da aurrez izena eman beharrik. Bihar izango da lehenengo tailerra, Lapiko sexologia profesionalen eskutik, 10:30etik 13:30era. Hitzaldi sortaren tematika gazteen kezka eta beharretatik abiatuta osatu da. Horrela, biharko hitzorduan gazteei entzun eta, beraiekin batera programa eta gaiak landuko dituzte. Era berean, gazteei aukera emango diete beren zalantzak, buruhausteak, iritziak, usteak, esperien-tziak... azaleratzeko.
Saioak astean behin egingo dira, bi ordukoak. Hurrengo asteetan, besteak beste, Donna Apellaniz terapeuta emozionalarekin edukiko dute tailerra apirilaren 6an eta maiatzaren 25ean, 11:00etatik 13:00etara; eta Oihana Calderero psikologoarekin maiatzaren 11 eta 18an, eta ekainaren 1ean, 10:00etatik 12:00etara.
Ibarrako Festa Batzordea datorren asteazkenean egingo du aurtengo jaiak antolatzeko lehenengo bilera. Apirilaren 2an udaletxeko batzar aretoan egingo da bilera, 19:00etan. Herriko eragile, elkarte, talde zein herritarrek parte hartu dezakete bilera irekian. Bertan, besteak beste, txupinazoaren inguruko ekitaldiak, datak, aurrekontua, eta bozeto eta diseinu lehiaketen antolaketa landuko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.