Ibarra
Gaztezulo zerbitzua berriro martxan ikasturte honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Gaztezulo zerbitzua berriro martxan ikasturte honetanAmaia Núñez
IBARRA.
Jueves, 26 de septiembre 2024, 20:18
Herriko hau, nerabe eta gazteek beraientzako espazioa izango dute ikasturte honetan ere. Udalak Gaztezulo zerbitzua antolatu du berriro, urriaren 8an hasiko dena. Parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna.
Izena ematea Gaztezulon bertan egin beharko da, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 18:30etara. Ez dituzte epez kanpoko izena emateak onartuko.
Gaztezulo haur, berabe eta gazteentzako espazioa izango da. Bertan tailerrak eta jolasak antolatzeaz gain, irteerak egingo dituzte, oporraldietan eskaintza berezia edukiko dute eta herriko dinamikatan parte hartzeko aukera izango dute. Iaz izan zuen funtzionamendu bera edukiko du. Haur eta gazteak adinaren arabera taldeka banatuko dira. Aste batean LHko haur talde batzuen txanda izango da eta hurrengo astean beste LHko haur taldeak, egutegi batean zehaztuta dagoena. DBHkoen kasuan, ostiralero eta larunbatero izango dute zerbitzua, eta batxilergokoen kasuan hilabetean behin.
Taldeak adinaren arabera egingo dira. LH1etik 4ra bitarteko ikasleak 10 laguneko hezitzaile bat edukiko dute, LH5-6koak hamabiko taldea hezitzaileko eta DBH1etik Batxilergo 2. mailakoen kasuan, 14 nerabe egongo dira hezitzaileko.
Edukiera mugatua denez, izena emateak gehiago izanez gero zozketa egingo da urriaren 2an. Haur bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta hezitzaileen artean zozketa publikoa egingo dute. Emaitza whatsappez jakinaraziko da. Hurrengo egunean, urriaren 3an, gurasoek erreklamatzeko eguna izango dute.
Gainera, gurasoentzako bilera ere antolatu dute. Urriaren 25ean egingo dute, 17:00etan Gaztezuloko lokalean eta bertan zerbitzuaren inguruko informazioa eta funtzionamendua helarazi eta egon daitezkeen zalantzak argituko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.