Ibarra
Gilda, protagonista arrazoi ugariengatikSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Gilda, protagonista arrazoi ugariengatikA. MARIEZKURRENA
Ibarra.
Martes, 6 de agosto 2024, 20:39
Ibarrako piparra ezaguna dela ez dago esan beharrik ere! Sasoi honetan garaiko produktu preziatunetako bat da eta era askotarako sukaldatzeko eta dastatzeko aukera daude, baina ezin ukatu 'Gilda' izenarekin, ezinbesteko pintxoa pintxo bihurtu dela. Ibarra batek baino gehiagok esango luke Euskadiko edo munduko taberna eta jatetxeetan izarra dela. Hori kontuan izanik, ONCE fundazioak 'El cupón se va de tapas' seriari dagokion igande honetako, abuztuaren 11ko, kupoiaren protagonista bihurtu du. Bost milioi eta erdi kupoik emango dute ezagutzera mokadu txiki baina zaporetsu hau han hemendik.
Kupoia Leioako Ostalaritza Eskolan aurkeztu dute Usue Vallejo ONCEren Euskadiko ordezkariak eta Nerea Díaz Ostalaritza Eskolako zuzendariordeak. Kronikek diotenez, 'Gilda' terminoa joan den mendeko 40ko hamarkadan hasi zen erabiltzen, Donostiako taberna batean. Taberna horretan, bezeroen edariak olibekin, beste ozpinetakoekin edo an-txoekin laguntzeko ohitura zuten. Azkenean oliba, ozpindutako piparra eta antxoa zotz batean jartzen hasi ziren eta egun arte iraun duen pintxoa da hori.
Garai hartan Rita Hayworth aktorea protagonista zuen pelikularen ondorioz etorri zitzaion pintxoaren izena. Garai hartako gizartea eskandalizatuta zuen filmak, eta pintxoari 'Gilda'izena jarri zioten, berdea, gazia eta pikante samarra zelako.
'El cupón se va de tapas' seriea 2024ko urtarrilean hasi zen abian, eta asteburuko kupoiei dagokio. Horrekin, ONCEk Autonomia Erkidego bakoitzeko eta Zeuta eta Melilla Hiri Autonomoetako pintxo eta tapa tipikoak partekatu nahi ditu herritarrekin, eta esanguratsuenak direnak kupoitan ilustratu nahi ditu.
Hala, nola tapeoa hain tipikoa ez den Erkidegoen kasuan, jan edo afaldu aurretik ahoa irekitzeko aperitibo gisa erabiltzen diren plater herrikoiak ere seriean parte hartzen ari dira.
ONCEren loteria guztiek joko arduratsu, seguru eta sozialaren eskaintza bat osatzen dute, Erakundeari bere helburuak bete-tzeko aukera ematen diona: lan sozial eta solidario handia egitea, diru-sarrera guztiak pertsona itsuen eta/edo beste desgaitasunen bat dutenen bizi-kalitatea hobetzera bideratuz; eta kudeaketa segurua eta arduratsua, ONCE arduratzen baita kontsumitzaile guztien babesa berma-tzeaz, produktuen diseinutik hasi eta merkaturatzeraino.
ONCEren kupoiak erakundeko 20.000 saltzaile baino gehiagok merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunetik eta baimendutako
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.