Borrar

Hasi dira espaloia konpontzeko lanak Idoiaga kalean

El Diario Vasco

Ibarra.

Miércoles, 14 de julio 2021, 00:13

Hasi dira Idoiaga kaleko espaloia konpontzeko lanak. Lanak direla eta Idoiaga kalea moztuta egongo da, berriz, Leaburu aldera, Euskal Herria atzealdera, anbulategira eta Bekobide kalera joateko; hortik joan ordez, Txumitxatik behera, hots, San Inazio auzotik sartu beharko da aditzera eman dutenez udaletxetik.

Obra zatika egingo da, eta helburua da aparkaleku gutxien kentzea eta ibilgailuen pasabidea ahal den moduan mantentzea. Beraz, kalea moztuko da soilik behar-beharrezkoa denean.

Konpontze-lanek sei aste inguru iraungo dute, eta, guztira, 39.000 euro da aurrekontua. Espaloi berrian ez da farolarik jarriko, baina beste aldeko espaloian 5 metroko zutabeak eta led argiak jarriko dira bi espaloiak argiztatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hasi dira espaloia konpontzeko lanak Idoiaga kalean