Ibarra

Haurreskolako eta euskara ikastaroetarako dirulaguntzak onartu ditu Ibarrako Udalak

Amaia Núñez

IBARRA.

Viernes, 30 de junio 2023, 21:59

Dirulaguntza partida berri bat onartu du Ibarrako Udalak. Alde batetik, Kukumiku haurreskolan matrikulatutako haurren matrikulazio-gastuari aurre egiteko dirulaguntza eskaera aurkezteko epea ireki da. Laguntza hau amaitu berri den ikasturtean, hau da, 2022-2023an, Kukumiku haurreskolan matrikulatuak egon diren ikasleei zuzenduta dago. Ikasleen gurasoek edo tutoreek Ibarran erroldatuta egon beharko dira edo egoitza soziala Ibarran duen enpresa bateko langileak izan beharko dute laguntza jaso ahal izateko.

Publicidad

Era berean, 2022-2023 ikasturtean zehar euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrentzat dirulaguntza ere onartu da eta eskaera aurkezteko epea ireki du Udalak. Hau eskatzeko, Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea derrigorrezkoa da dirulaguntza xede den ikastaroak iraun duen denboraren baitan. Gainera, ikastaroko orduen %85a bete beharko ditu, gutxienez, eskatzaileak.

Eskaerak udaletxeko bulegoan aurkeztu beharko dira astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara bitartean, edota Udaleko webgunean erabilgarri dagoen egoi-tza elektronikoaren bitartez. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 28ra, ostirala, bitarte egongo da irekita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad