Ibarra

Herriko elkarteek Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

A. N.

ibarra.

Martes, 22 de octubre 2024, 19:49

Kultura jarduerak antolatzeko Ibarrako Udalak onartu zituen dirulaguntzen oinarriak argitaratu dire Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Horrela, laguntza hauek eskatzeko epea irekita dago jada.

Publicidad

Dirulaguntza lerro honen helburua da Ibarrako herriko taldeek 2024an antolatutako kultur jarduera programak diruz laguntzea eta horretarako 5.000 euroko partida egokitu du. Dirulaguntza emateko orduan zehaztukko du Udalak eskatzaile bakoitzari emango zaion zenbatekoa edo adjudikazio prozeduran aurkeztutako proiektuak lortu duen puntuazioa. Hala ere, laguntza honen bidez ezingo da jarduera bere osotasunean finantzatu, ezta beste diru-laguntzekin konbinatzen bada ere.

Eskaera egiteko hogei eguneko epea dute herriko elkarteek, urriaren 18an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen biharamunetik kontatzen hasita. Dokumentuak Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte.

Ibarrako Udalaren webgunean kontsulta daiteke deialdiaren informazioa eta araudia, baita eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad