Borrar
Sendi Ekintzak prestatu zuen txekor-jatea.
Herriko historia aurrez aurre

Ibarra

Herriko historia aurrez aurre

Larunbat honetan San Bartolome eguna ospatuko dute haurren danborrada eta pipar eta tomate dastaketarekin

Amaia Núñez

Ibarra

Viernes, 23 de agosto 2024, 19:42

Herriko historiako pasarte berri bat ezagutzera eman zuten ostiral honetan Hauspoa Kultur elkarteko kideek: 1691n, Tolosako alkateak Ibarrako alkatea Izaskungo festetan atxilotu zuenekoa. Antzerki ibiltaria izan zen, Danon Txokoa ondoan hasi eta plazan amaitu zena. Txumitxa atzean eta Araneko garbilekuan ere antzertu zituzten pasarteak. Batetik bestera, trikitilariek eta dultzaineroek girotu zuten bidea.

Bitartean, Sendi Ekintza elkarteko kideek txekor-errea prestatu zuten Emeterio Arrese plazan. Berrehundik gora lagunek bazkaldu zuten frontoian eguraldi ona lagun. Arratsaldean, berriz, bola eta toka txapelketen txanda izan zen. Lehenengo haur eta gaztetxoen mailako lehiaketa antolatu zen eta segidan helduena.

Larunbat honetan San Bartolome eguna ospatuko dute pipar eta tomate dastaketarekin. Eguna goizeko 9:00etan hasiko da herriko txistularien Dianarekin, ondoren meza nagusia eskainiko da San Bartolome elizan eta 11:30ean haurren danborrada aterako da, Ibarrako erraldoi eta buruhandien konpartsarekin eta Iraunkorrak txarangak alaituta. Eguerditik aurrera egingo da dastaketa, herriko baratzezainek, Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatua. Arratsaldean, bertsolarien emanaldia izango da 18:00etan Emeterio Arrese parkean Julio Soto, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Jexuxmari Irazu bertsolariekin eta Ane Zubia gai-jartzaile. Ondoren, Joselu Anaiak taldearen emanaldia hasiko da San Bartolome plazan, 22:30ean zezensuzkoa izango da eta segidan, Alurr dantza taldeak 'Zamaltzain' ikuskizuna eskainiko du, baita 'Laia' emanaldiko hainbat dantza ere, Emeterio Arrese parkean. Gauerditik aurrera, Iratzar taldearekin erromeria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko historia aurrez aurre