Ibarra

Herriko kultur eskaintzaren hutsuneak azaleratu ditu 'Kultur Dinamikak hauspotzen' galdetegiak

Kalitatezko eskaintza gauzatzeko areto egoki baten beharra ere azaldu dute galdetegian parte hartu duten herritarrek

Amaia Núñez

ibarra.

Lunes, 12 de febrero 2024, 20:42

Udazkenean 'Kultur Dinamikak hauspotzen' galdeketa jarri zuen martxan Udalak herrian egiten den kultur programazioa herritarren «behar eta gustu berriak edo desberdinak aztertzeko». Ekarpenak egiteko epea itxi ondoren, Udalak jasotako emaitzak «sakon» hausnartu zituen eta bi ondorio nagusi atera ditu: eskaintzan hutsunean daudela eta kalitatezko eskaintza gauzatzeko areto egoki baten beharra.

Publicidad

Galdeketan 206 herritarrek parte hartu dute, horietatik 114, hamabi eta hamabost urte bitarteko gazteak. Galdeketan gaur egungo kultur eskaintzaren inguruko zazpi alorren inguruko iritzia eman zuten. Erantzun bat baina gehiago aukeratu zitezkeen. Orokorrean, gehienek gaur egungo kultur eskaintzan hutsunerik ez dutela nabaritzen erantzun zuten, nahiz eta egitarau finko bat eta berau aurrera eramateko aretoa aipatu zituzten.

Lehenik, gaur egungo ikastaroak osatzeko tailerren inguruan, aurkeztutako guztien artean argazkigintza (%23), antzerkia (%19), grafitiak (%17), zeramika (%16), xakea (%10) eta estanpazioaren (%7) alde egin dute erantzuna eman dutenek.

Kultur Etxeko erakusketen inguruan, berriz, %34ak argazki-erakusketen alde egin zuen, %24ak margolanen alde, eskultura (%20) eta kartel edo bilduma zaharrak (%17). Musika motari dagokionez, plaza musika izan zen boto gehien jaso zituena (%20), eta segindan geratu ziren rocka (%19), rapa (%16), reggaea (%14) eta musika klasikoa (%6).

Herrian kontzertuak egiteko leku aproposena plaza izan da boto gehien jaso dituena, baina areto baten falta ere nabaritu dute parte hartzaileek. Beste aukera batzuk izan dira Emeterio Arrese, kiroldegia edota eliza. Liburutegiko eskaintzaren inguruan ere iritzia eman ahal izan zuten. Horrela, mahai-jokoak jartzeko aukera, irakurketa kluba sortzea edota idazketa tailerra egiteak erantzun baikorra jaso zuten.

Publicidad

Era berean, ekintza berrien inguruan, gehienek zinemaren aldeko hautua egin zuten. Beste aukera batzuk izan ziren antzerkia, graffiti txapelketa, txotxongiloak edota bertsolari-txapelketa. Udalak herriko kultur eskaintza aberasten duten eragile kultural guztiek egiten duten lana eskertu nahi izan du galdeketaren emaitzak aurkeztearekin batera, «herriari bizia» ematen baitiote: Hauspoa elkartea, Alur dantza taldea, Loatzo musika eskola, IK abesbatza, Uzturpe ikastola, eta abar. «Zuek gabe ezin izango diren ekintzak aurrera eraman».

Ildo beretik, beraien erantzunak eman dituzten herritarrak eskertu zituen Ibarrako Udalak eta kultur tailerretan eta kultur kontsumoan parte hartzen jarraitzeko deialdia egin zien, «ezin baita herritarren parte-hartzerik gabe inolako kultur dinamikarik hauspotu».

Publicidad

Gainera, galdeketarekin hasitako bideari jarraipena emango diote eta Kultur Etxeko sarreran postontzi bat jarriko da eskuz ekarpenak egin ahal izateko. Udal webgunearen bidez ere egin ahal izango dira. «Guztion artean Ibarrako kultur eskaintzaren nondik-norakoak erabaki ditzagun».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad