Borrar

«Herritar orok bere afektibitatea eta sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea» aldarrikatu du Udalak

El Diario Vasco

Ibarra.

Sábado, 11 de septiembre 2021, 00:06

Asteburuan Ibarran eraso homofoboak gertatu direla zabaldu denaren aurrean, adierazpena argitaratu du Ibarrako Udalak. Oharra plenoan onartu dute gehiengo absolutuz, eta udal taldeak aurkeztu du. Aierazpenean diotenez «joan den asteburuan Ibarran hainbat eraso homofobo izan zirela zabaldu denaren aurrean, Ibarrako Udalak zera adierazi nahi du: erabat gaitzesten dituela jarrera onartezin horiek», salatu du Udalak.

Tolosaldeko Itaiak sare sozialetan zabaldu duenez, larunbat gauean «gizon talde batek irain homofoboak, mehatxuak eta gatazka fisikorako saiakerak errepikatu zituen hainbat gizon homosexualen aurka». Hauen aurrean, «era berean, herritar orok bere afektibitatea eta sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidearen alde berresten da, eta genero-izaera ala sexu-orientazioa libreki bizitzearen alde irmoki konprometitzen da», dio Ibarrako udal oharrak.

Halaber, «Udal honek erasoen biktimei, hauen senideei eta gertukoei elkartasun eta babes osoa agertu nahi die».

Excursión de Bizi-Nahi

Bizi-Nahi Elkartea ha organizado su primera excursión del curso. La excursión será el día 25 de septiembre, con salida a las nueve de la mañana del lugar acostumbrado. La primera parada será en Irun y a continuación pararán en Bera con tiempo libre hasta la hora de comer: la comida será en el restaurante Beola de Ibardin. Por la tarde, de vuelta al txoko, visitarán Hondarribia.

El precio de la excursión es de 20 euros para los socios (precio especial de bienvenida); y para los que no son socios la excursión tendrá un coste de 30 euros. El plazo para inscribirse ya está abierto.

Además, la asociación ha adelantado que harán un viaje cultural a Zamora del 2 al 8 de octubre.

Para más información hay que ponerse en contacto con Bizi-Nahi, Elkartea de Ibarra, en el teléfono 943674708 (horas de oficina: lunes, miércoles y viernes de 11.00 a 12.45).

Azoka hilaren 19an

Hauspoa elkarteak antolatuta, hilaren 19an azoka eguna izango da Ibarran. Antoaltzaileek aditzera eman dutenez aurtengo azokak gune bakarra izango du eta Emeterio Arrese plazan eta Erraketistak frontoian kokatuko da. Goizeko 10:00etatik 14:00etara jarriko diren 30 postu baino gehiagotan erosketako aukera egongo da, besteak beste, eskulangintza, ekoizpen ekologiko eta jasangarria eta beste4lakoak egongo dira. Protokoloaren arabera, azoka gunean ezingo dira elikagaiak dastatu. Musukoa jarrita eramateko eskatu dute eta tarteak zaindu eta pilaketak saihesteko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Herritar orok bere afektibitatea eta sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea» aldarrikatu du Udalak