Secciones
Servicios
Destacamos
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurtengo udazkenean. 15. aldiz antolatu da euskarazko komikigintza sustatu asmo duen lehiaketa eta adinaren araberako lau kategoria izango ditu lehiaketak.
Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak, euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarrak, eta adierazpen artistiko honetan bidea egin nahi duenari aukera bat eskaintzeko aproposa da antolatzaileen ustez. Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero, eta aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat.
Aurreko edizioan 365 lan jaso ziren Euskal Herriko hamaika txokotatik; orain arteko edizio arrakastatsuena izan zen 2021ekoa.
Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta aurten Ibarran antolatuko den kilometroak jaia baliatu da, komikiek landu beharreko gaia aukeratzeko; irribarra. Ikastetxeei deialdia egin nahi diete antolatzaileek. Galtzaundiko teknikari Idoia Lahidalgak zehaztu duenez, «baliabide bat gehiago eskaintzen diegu ikastetxeei beraien helburu horiek betetzeko».
Kategoriei dagokienez, lau sailetan banatu dira sariak: 9 urtera artekoena (2013an jaiotakoak barne); 10-12 urte bitartekoena (2012an eta 2010an jaiotakoak barne); 13-16 urte bitartekoena (2009an eta 2006ean jaiotakoak barne) eta 17 urtetik gorakoena (2005an jaiotakoak barne).
Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe Josevisky arkitekto eta komikigileak eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak osatuko dute edizio honetako epaimahaia. Galtzakomik komiki lehiaketa honakoek babesten dute: Ibarrako udala, Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Danon Txokoa eta Eguzkilore tabernak, Babel liburu denda, Elkar megadenda, Irribarra eta baita, Danon artean eta Erein ergitaletxeak ere.
Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak www.galtzaundi.eus webgunean aurkitu daitezke. Lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 28ra arte izango da horretarako aukera.
Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira abenduaren 16tik 30era, Ibarrako Kultur Etxean. Sari banaketa abenduaren 16an izango da, 19:00etan, Ibarrako San Bartolome plazako aterpean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.