Secciones
Servicios
Destacamos
Bi urteko etenaren ondoren, bueltan dira San Bartolomeko jaiak Ibarran. Bost egun izango dituzte ibarratarrek festaz gozatzeko, eta gaur eguerdiko 12:00etan hasiera emango zaio suziriaren jaurtiketarekin. Aurtengo arduradunak Alurr dantza taldearen eta Uzturpe ikastola izango dira. Aurretik, goizeko 11:30ean XXXII. San Bartolome bozeto lehiaketako eta V. Diseinu lehiaketako sari banaketa egingo da San Bartolome plazan. Zai izango dira herriko gazte kuadrillak plazan jaien hasiera emateko eta suziriaren eztandarekin eta pregoiarekin kalejiran ibiliko dira Ibarrako erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera.
Geroago, 14:00etan, kuadrillak San Bartolome plazara bueltatuko dira herriko gurasoen eskutik bazkaria izateko. Arratsaldeko 16:00etan, txikienek Txiribu Aisialdi Taldeak antolatutako haurrentzako jokoetan primeran pasatzeko aukera izango dute. 17:30ean, kultur etxeko plazan, zezen txikiak eta poneyak. Ondoren, 18:30ean sagardo dastaketa egingo da San Bartolome plazan. Ordu erdi beranduago, 19:00etan, San Bartolome bezperako kanpai jotzea eta salbea San Bartolome elizan.
Gaueko egitarauari aurre egiteko, 21:00etan elkartasun afaria izango da herrikoentzat San Bartolome plazan. Eta hortik ordu erdira Xaibor diskofesta hasiko da Emeterio Arrese parkean parranda giroa jartzeko. 22:30ean zezenzuskoaren unea izango da. Udalak gomendatzen du balio handirik gabeko sintetikoa ez den arropa ekartzea, txipartekin erre egin baitaiteke. Azkenik, 23:30ean, San Bartolome plazan La Excavadora taldearen emanaldia izango da San Bartolome egunaren bezperari bukaera emateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.