Ibarra

Ibarra Kirol Elkarteak asteburuan ospatuko du LVII. urteurrena

A. N.

ibarra.

Martes, 17 de octubre 2023, 21:02

Aurten 57 urte betetzen ditu Ibarra Kirol Elkarteak eta hori ospatzeko egitarau berezia antolatu du asteburu honetarako. Horrela, larunbatean, dultzaineroen doinuekin hasiko dute eguna. Goizeko 11:00etan Kirol Elkarteko egoitzan elkartuko dira trikitilariekin kalejira hasteko. Hamaiketakoa Txumitxan egingo dute eta poteoan jarraituko dute bazkalordura arte. Bazkaria elkartean bertan egingo dute.

Publicidad

Igandean, San Bartolome elizan meza eskainiko da hildako elkarteko kideen omenez. Gainera, Emeterio Arrese parkean Bola eta Toka txapelketa herrikoia antolatuko dute 10:30etik aurrera. Izena ematea 12:00ak arte egongo da irekita. Parte hartzea nahi duten pertsona guztiei irekita egongo da, ibartarrak izan edo ez. Hainbat maiatan egongo dira sariak: Gizonezko, emakumezko eta 18 urte azpikoen sailkapenak egongo dira eta lehen hiru sailkatuek produktu sorta edota herrian bertan kontsumitzeko baleren bat lortuko dute. Elkarteko bazkideen partaidetza bultzatzearren ere sari ederrak prestatu dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad