Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Lan bikaina egin zuten Ibarra sokatira taldeko tiralariek. DV
Ibarra sokatira taldeko kideek maila erakutsi dute

Ibarra sokatira taldeko kideek maila erakutsi dute

El Diario Vasco

Ibarra.

Viernes, 2 de abril 2021, 00:09

Martxoa hilabete borobila izan da sokatirako Euskal Herriko 8x8ko txapelketa saioei dagokienez. Asteburu guztietan jokatu da pisu eta modalitate ezberdineko txapelketa bat, pasa den asteburukoa saioak denboraldiko azkenak izanik. Martxoaren 20an ibarrako taldeak 600kg-ko gizonezkoen txapelketan 2.postua eskuratu zuen, Beti Gazte talde lesakarraren atzetik.

Martxoaren 27an berriz, pasa den larunbatean, 580kg-ko mixto kategoriako txapelketa jokatu zen. Bertan Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Berriozar eta Txantreak hartu zuten parte, eta Ibarrak denboraldiari amaiera polit bat eman ahal izan zion 1.postua eta lehen txapela eskuratuz. Beti Gazte taldearen aurka tiraldi gogorrak izan ziren, baina hauek gainditu eta beste taldeen aurka ere lan gogor, on eta txukun baten ostean, talde ibartarrak txapela tolosaldera ekartzea lortu zuen.

Mixtoko txapelketa hau, apirilaren 11 izango da ikusgai ETB 1en arratsaldeko 16:00tan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibarra sokatira taldeko kideek maila erakutsi dute