A.N.
ibarra.
Jueves, 2 de febrero 2023, 00:06
Pasa den larunbat arratsaldean, Euskal Herriko Sokatira Txapelketak jokatu dira Arabako Pobes herrian. Bertan gizonezkoen 640 Kg-ko eta emakumezkoen 540 kg-ko finalak lehiatu dira. Ibarrak emakumezkoen mailan parte hartu zuen, aurreko asteburuetan lehiatutako talde berdinen ligaxkarekin jarraituz: Gaztedi, Beti Gazte, Badaiotz, Abadiño, Amaiur eta Ibarra. Gizonezkoek, aldiz, ez zuten sailkatzerik lortu.
Publicidad
Beti Gazte eta Ibarraren artean puntu berdinketa izanik, Ibarrako taldea gogor saiatu zen nafarren aurka. Ezin izan zuten ordea txapela etxeratu, baina oso maila ona erakutsi zuten, 2. postuan amaituz eta zilarrezko domina eskuratuz. 500kg-ko txapelketari begira, eskualdekoek gogor entrenatzen jarraitzen dute, txapela etxera ekartzeko ilusioz.
Horrela, emakumezkoen sailkapena hurrengoa izan zen: 1. Beti Gazte, 2. Ibarra, 3. Gaztedi, 4. Badaiotz, 5. Amaiur eta 6. Abadiño. Taldeek lortutako puntuak kontuan hartuta, Ibarra eta Beti Gazte daude lehen postuan, 11 punturekin berdinduta. Puntu berdinketa izanik, taldeek ahalik eta txukunen tira beharko dute. Akatsik txikienak ere eragin baitezake lehen postua lortu eta txapela irabazterako garaian.
Gizonezkoen kategorian berriz, 8 taldek hartu zuten parte ligaxkan: Ibarra, Zuraide A, Zuraide B, Beti Gazte, Amaiur, Ñapurrak, Gaztedi eta Abadiño. Aurreko asteburuetan lortutako puntuazioaren arabera, 6 talde sailkatu ziren finalerako. Ibarrako mutilen taldeak ordea, ez du finalera sailkatzerik lortu. Pobeseko finalean, Beti Gazte izan zen txapeldun, eta horrela, bi mailatan Ipar Irlandan jokatuko den Munduko Txapelketan Euskal Herria ordezkatzeko txartela eskuratu zuten. Gaztedi eta Ñapurrak izan ziren bigarren eta hirugarren gizonezkoen finalean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.