Ibarra

Ibarrako Bista Ona eremuko lanak, amaituta

A. G.

IBARRA.

Lunes, 17 de julio 2023, 21:22

Ibarrako Udalak amaitutzat eman ditu igarotako astean Bista Ona eremuko ingurune naturala eta azpiegitura berdea (01-745 lursaila) berreskuratzeko eta hobetzeko lanak, eta ibartarrek Etxeberritxorako bidea zabalik dute dagoeneko Gaiarre 5etik abiatuta.

Publicidad

Gipuzkoako Foru Aldundia arduratu da martxoan hasi ziren lanez, eta landarediak duen lurzorua babesteko funtzioa handitu nahi izan dute, kalitatezko eta denboran iraunkorra izango den landare-estalkia ezarriz.

Bista Ona eremua Euskal Herria 11tik 17 zenbakiko eraikinen atzealdean kokatzen da, eta 8.800 metro koadro inguruko lurzorua du guztira. Landarediaz gain, eraikinen atzean dagoen aparkalekuen gainaldetik, Izaskunera doan bidearekin bat egiten duen eremuan, oinezkoentzako aisialdirako bidea egin du Ibarrako Udalak proiektuaren baitan.

Landa-inguruko larrean hainbat landare espezie hazten dira, eta etorkizunera begira, landaredi autoktonoa sustatu eta flora aloktonoaren eta inbaditzailearen presentzia zein agresibitatea ere mugatu nahi dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad