Ibarra
Ibarrako elkarrizketen erdia egiten dira euskaraz kale-neurketaren araberaSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Ibarrako elkarrizketen erdia egiten dira euskaraz kale-neurketaren araberaKalean egiten diren elkarrizketen %52,3a euskaraz egiten dira Ibarran, Hizkuntzen Erabileraren 2023ko Kale-Neurketaren arabera. Galtzaundi Euskata Taldeak, Ibarrako Udalak eta UEMAk eman dituzte argitara iazko neurketaren datuak. 864 elkarrizketaren eta 2.501 hiztunen informazioa bildu zuten teknikariek neurketarako. «Jasotako datuen bolumen handiak, fidagarritasun estatistikorako baldintzak bermatzea ahalbidetzen du», azaldu dute.
Kale neurketa 1993tik egiten da eta bertan kalean erabiltzen den hizkuntza zein den eta hiztunen adina jasotzen dira. Pasa den urtean euskaraz izan ziren %52,3a eta horren atzetik, gaztelaniaz %43,4a eta gainerako hizkuntzetan %4,3a. Datu hauek 2000. hamarkadako lehen urtetatik euskara jasaten ari den jaitsieraren joera jarraitzen dutela adierazi dute. Izan ere, 90. hamarkadan gorakada izan zuen, baina mende honetan hiru puntu inguruko jaitsiera izan du jada.
Adinari begiratuta, gazteak izan dira euskara gehien entzun zaienak, %72a. Jarraian, heldu-gazteek darabilte gehien (%50); segidan, heldu-nagusiek (%39) eta gutxien adinekoek (%37). «Alderaketa horretan azpimarratzekoa da 24 urtetik gorakoen eta beherakoen artean dagoen aldea: 24 urtez azpikoek %68ko erabilera erregistratu dute; 25 urte baino gehiago dituztenek, berriz, %41ekoa», aipatzen dute.
Adin tarte guztietan jaitsi da euskararen erabilera, Galtzaundi Euskara elkartetik zehaztu dutenez. Haurren kasuan bai elkarrekin ari direnean, baita helduekin ari direnean ere. Hala ere, azken kasu honetan haurrek duten garrantzia azpimarratu dute. «Helduen arteko elkarrizketen %45 dira euskaraz, aldiz, helduak eta haurrak nahasian daudenean 19 puntu egiten du gora erabilerak; eta 9 puntu helduen erabilerak. Beraz, haurren presentziak eta haurren jardunak ingurunea euskalduntzen dute».
Neurketa egindako egunetan ere nabaritu dute hau aztertzaileek: «Haurrak kalean egon ohi ez diren garaian egindako neurketan entzun da euskara gutxien, ostiral goizean hain zuzen; aldiz, larunbat goizeko eta arratsaldeko neurketetan nabarmen gehiago erabili da euskaraz, 20 puntu gehiago».
Kale-neurketa egiten hasi zenetik ateratako beste datu bat atzerriko hizkuntzen erabilera da. 2015etik aurrera euskara eta gaztelera ez diren hizkuntzak ere erregistratzen dituzte eta iaz inoiz baino presentziarik handiena jaso zuten, %4,3koa, «Tolosaldeko herriak kontuan hartuz jasotako altuena». Kasu honetan, haurrak eta guraso gazteak dira euskaraz eta gaztelera ez diren beste hizkuntzak gehien erabili dituztenak. «Ibarran garrantzia eman zaio azken urteetan bertako hizkuntza aniztasunari. Horren adibide dira Galtzaundi Euskara Taldeak dinamizatzen Auzoko egitasmoa, eta UEMAren laguntzarekin Uzturpe ikastolan kulturartekotasuna lantzen ari diren proiektua».
Gaur, hilak 29, goizeko 08:00etatik aurrera Izaskungo bidea itxita egongo da azken egunetan luiziak izan direlako. Udalak kon-ponketa lanak egingo ditu bertan eta bidea itxita egongo da lanak irauten duten bitartean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.