Borrar
Gaurtik ostegunera Italian egongo dira elkartrukean Ibarrako gazteak 'Cultural Shake' egitasmoaren baitan. I. U.
Ibarrako gazteek Italian igaroko dute astea

Ibarra

Ibarrako gazteek Italian igaroko dute astea

'Cultural Shake' ekimenean parte hartuko dute gaurtik aurrera Oñatiko gazteekin batera

Viernes, 1 de diciembre 2023, 21:37

'Cultural shake' Erasmus+ proiektuari jarraipena emanez, Ibarrako eta Oñatiko gazteak gaurtik abenduaren 7ra bitartean Italiako Manerba del Garda herrian egongo dira kulturartekotasunaren inguruan gazte elkartrukea burutzen.

Urrian gazte italiarrak Gipuzkoan egon ziren Oñatiko eta Ibarrako 45 gazterekin. 'Bihar gaur hasten da' lelopean, astebeteko elkartrukeak egin dituzte. Orain gipuzkoarrak dira Italiara joan direnak. Bertan, besteak beste, Brescia probintzian etorkinekin lan egiten duten hainbat elkartek burutzen duten lana ezagutuko dute, bakea eta armagabetze nuklearraren inguruko 'Senzatomica' erakusketa bisitatuko dute, italiar kulturan murgilduko dira, eta era berean, euskal kultura ezagutzera emango dute.

Jatorri ezberdineko gazteen elkartrukearen bidez, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek ikaskuntza kultural batean murgiltzeko aukera dute, hainbat pertsonaren kulturak, tradizioak, esperientziak eta bizi historiak ezagutzeko, beren erosotasun-eremutik ateraz eta beren aurreiritzi eta beldurrei aurre eginez. Proiektuaren helburuetako bat parte-hartzaileek azterketa kritikoa egiteko gaitasuna garatzea da, eguneroko gizarte-harremanak zehazten dituzten estereotipoak alde batera uzteko. Era berean, gazteen kulturarteko interesa garatu nahi dute, aniztasunari, gaur egun munduan gertatzen denari buruzko begirada kritikoa sustatuz, eta tokian tokiko errealitateetan modu positiboan jarduteko ikuspegi berriak garatuz. Horrela, tokian tokikotik abiatuta, efektu biderkatzailea sortuko duten eta eguneroko errealitatetik haratago zabalduko diren ekintzak bultzatuko dituzten dinamikak sortu nahi ditu egitasmoak.

Treba gurasoak martxan

Ikasturte honetako Treba gurasoak formakuntza saioak abian dira berriro eta Ibarran datorren abenduaren 18an, astelehena, egingo da hurrengo saioa. 'Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak' hitzaldia eskainiko dute Donna Apellaniz psikoterapeutak eta Leyre Cano psikopedagogoak.

Hitzaldira joateko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute Gaztezulo zerbitzuan edo Kultur Etxean bertaratuta. Telefonoz ere egin daiteke izen-ematea 943.670.399 zenbakian edo whatsapp bitartez 688.810.300 zenbakian.

Formakuntza saioan hurrengo edukiak landuko dituzte: Zer dira emozioak?; emozioen funtzioak, nondik datoz emozioak eta hauen zergatia, zertara bultzatzen gaituzte emozioek?; kudeaketa emozionala; haurrek eta nerabeek nola bizitzen dituzte emozioak, nola izan haurren eta nerabeen bidelagun emozionala, eta estrategia eta tresna sistemikoak tailerren bidez.

Tartaleta tailerra

Hauspoa taldeak antolatuta tartaleta tailerra emango du Armitz Gorrotxategik Sendi Ekintza elkartean. Egun bateko tailerrak izango dira eta bi saio antolatu dira, bat abenduaren 14an eta bestea abenduaren 21ean, ostegunak.

Saio bakoitzak bi ordu inguruko iraupena izango du gehienez, 18:30etik aurrera. Tailerraren prezioa 5 eurokoa da, egunean bertan ordaindu beharko direnak.

Edukieragatik, egun bakoitzean hamabost pertsonek parte hartu ahal izango dute. Horregatik, aurrez izena eman beharko da Whatsapp mezua bidalita 613.681.332 zenbakira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibarrako gazteek Italian igaroko dute astea