Ibarra
Ibarrako 13 gaztek 'Astindu Kulturala' ekimenean parte hartuko duteSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Ibarrako 13 gaztek 'Astindu Kulturala' ekimenean parte hartuko duteAmaia Núñez
Ibarra.
Martes, 3 de octubre 2023, 21:34
Ibarrako eta Oñatiko gaztelekuek datozen hilabeteetan Italiako gazteekin elkartuko dituen 'Astindu Kulturala' ekimenean parte hartuko dute. Herri bakoitzeko hamahiru gaztek, 16 eta 18 urte bitartekoak, bi hezitzailerekin batera, elkar ezagutu eta bizi garen gizarteari buruzko gogoeta egiteko proiektua garatuko dute.
Ibarrako Udalak koordinatu du proiektua, eta Gaztezuloko eta Oñatiko gaztelekuko neska-mutilez gain, Italiako Arte e Cultura Sociale elkarteko gazteek parte hartuko dute. Aste honetan antolaketarako bisita teknikoa egingo dute arduradunek Italiako Berdizzole herrira, eta hurrengo astean Gipuzkoan elkartuko dira gazteak. Gipuzkoarrak abenduaren 2tik 7ra joango dira Italiara.
'Astindu Kulturala' Erasmus+ ekimenaren baitan 2021-2027 urte aldirako garatutako programa da. Bere helburuen artean daude inklusioa eta aniztasuna, eraldaketa digitala, ingurumena eta aldaketa klimatikoa eta bizitza demokratikoan parte hartzea sustatzea. Erasmus izena daraman arren, hezkuntza-maila guztietarako ekimenak antolatzen dira bere baitan, bai eskolakoa zein lanbide-heziketakoak edota goi-mailako irakaskuntza, gazteria, kirola eta helduen prestakuntzakoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.