Borrar

Ibarrako haurren iniziatiba, aldaketarako giltza martxan

El Diario Vasco

Ibarra.

Jueves, 10 de febrero 2022, 00:06

Erabateko arrakasta izan zuen 'Alkatea, bai esan?' ekimenaren bigarren saioak. Bertan, hogeita bost haur inguruk hartu zuten parte. Egitasmoa aurrez aurre egiten den lehen aldia izan da, aurreko saioa –Covid-19ak baldintzatuta– bideodei bitartez izan baitzen. LH5 eta DBH2 mailen adin-tartekoak gonbidatu zituzten, hau da, hamar eta hamalau urte bitarteko haurrak.

Igor Zapirain alkateak pozik hitz egin du erantzunaren inguruan: «Benetan pozgarria da hainbeste haurrek ekimenean parte hartzea. Proiektu honetan iniziatiba dutenak haiek izatea nahi dugu, eta bikain ari dira erantzuten». Egitasmoak helburu zuen herriko aniztasunaren inguruko kontzientzia zein jakinmina piztea, eta horretarako egutegi erraldoi bat osatu zuten denetariko ohitura, festa zein ospakizun egunekin.

Orain, Aniztasun-batzarra sortuko du udalak, zeinetan haurrek parte hartuko duten, eta proposamenak jaso eta aurrera eramango dituen; joan den asteko bilkuran zeuden guztiek adierazi zuten batzar horretan parte hartzeko asmoa. Aste honetan zehar, alkatearen eskutik gutun bat jasoko dute udalera ongietorria emanez eta lehen deialdia jasoz.

Asamblea anual

El próximo lunes, día 14 de febrero, el club de jubilados de Ibarra comunica que abrirá nuevamente la oficina para la gestión del mismo.

Asimismo recuerdan que el día 17, próximo jueves, será la asamblea anual del club de Jubilados Bizi-Nahi, a partir de las 16.30 en primera convocatoria y a las 17.00 horas en segunda y última. Ruegan puntualidad a los socios.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibarrako haurren iniziatiba, aldaketarako giltza martxan