Borrar

Ibarrako jaietako kartela aukeratzeko diseinu-lehiaketa

Ekainaren 15a izango da lanak aurkezteko azken eguna

El Diario Vasco

IBARRA.

Sábado, 7 de mayo 2022, 00:13

Ibarrako Udalak 2022ko Ibarrako jaietako esku-programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 15a izango da.

Lanak aurkeztu ahal izango dituzte 16 urtetik gorako pertsona guztiek. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta 'Ibarrako jaiak 2022' izango da lan guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua. Ibarrako jaiekin zerikusia duen ezaugarriren bat edota irudiren bat jaso eta adierazi beharko da.

Generoaren irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

Esku-programaren azalak 21x21 zentimetroko neurria izango du. Diseinua neurri horietan edo neurri horien proportzioan aurkeztu beharko da.

Kolorea eta teknika aukerakoa izango da. Aukeratutako teknika edozein delarik ere, diseinua paperean edo euskarri gogor batean aurkeztu beharko da 21x21 Zm-ko tamainan edo horien proportzioan. Horretaz gain, formatu digitalean ere aurkeztu beharko da (JPG formatuan eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa izan beharko du).

Aurkezten diren lanak originalak eta beste inon ez aurkeztutakoak izan behar dute. Epaimahaia 5 pertsonek osatuko dute eta bere erabakia apelaezina izango da. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Saritutako lana Ibarrako Udalaren jabetzapean geratuko da

Lehiaketara aurkeztutako lanak Udalak jendaurrean erakutsi ahal izango ditu. Espazio eta egutegi kontua dela eta, Epaimahaia izango da zeintzuk jarriko diren erabakiko duena, beti ere, kalitate artistikoa kontuan hartuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibarrako jaietako kartela aukeratzeko diseinu-lehiaketa