Secciones
Servicios
Destacamos
2022-2023 Euskal Herriko Sokatira txapelketako 4x4-ko azken jardunaldia Berriozarren jokatu zen larunbatean, bertan Sub-20-eko azken saioa eta Misto mailako 280 kg kategoriak lehiatu zirelarik.
Ibarrako Sokatira Taldeak misto mailan 3 talde aurkezu zituen, eta urrezko domina etxera ekartzea lortu zuen. Guztira 9 talde aritu ziren lehian kategoria honetan. Parte hartu zuten taldeak, honakoak izan ziren: Amaiur, Berriozar, Badaiotz, Txantrea, Beti Gazte, Antsoain, Ibarra A, Ibarra B eta Ibarra C.
Bi bloketan banatuta lehiatu ziren taldeak, bloke bakoitzean 4 eta 5 zirelarik. Ondoren bloke bakoitzeko pareko postuak aritu ziren elkarren aurka. Brontzearen lehian, 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehian, Ibarra B eta Berriozar aritu ziren gogor, baina ibartarrek ez zuten Berriozar mendean hartzerik izan, beraz 4. postuarekin konformatu behar izan zuten. Lehen eta bigarren postuen lehian berriz, Ibarra A eta Beti Gazte talde naparra aritu ziren. Oraingoan ordea, ibartarrak izan dira garaile, tiraldi gogor batzuen ostean nagusitu zirelarik, Euskal Herriko txapeldun izatea lortuz. Tiraldietan nagusitu eta urrezko domina lortu zuten, urteari amaiera biribila emanez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.