Borrar
Jolastokia eraberrituko dute lortutako diruarekin. NÚÑEZ
Ibarratik mundura irribarra
Ibarra

Ibarratik mundura irribarra

Ibarrako Uzturpe antolatzen ari den Kilometroak 2022ren baitako hurrengo ekitaldi irekia gaurko bertso-afari sorta izango da

AMAIA NÚÑEZ

Viernes, 1 de abril 2022, 00:09

Batzuk briletean, besteak futbolean, txikiak parkean gora eta behera, edo kolunpioetan. Jolasgela edo patioa da eskolan zaudenean ia momenturik pozgarriena eta irribarre gehien sortzen dituena ziurrenik... baina Uzturpe ikastolakoak eraberritzea behar du. Horregatik aurten Kilometroetako irabaziak patioa eraberritzera bideratuko dira. «Zaharra dago. Eraberritu eta beste espazio batzuk sortu nahi dira», azaltzen du Josu Ozaita Kilometroak-en koordinatzaileak.

Uzturpe ikastolak 500 ikasle inguru ditu, bi urtetik hamasei urtera bitartekoak. Ikasturte hau berezia izango da beraientzat ere, ohiko eskolez gain Kilometroak antolatzea zer den ezagutuko baitute eta horrekin, hainbat ekimen berri izango baitituzte. Azken hilabeteetan jada batzuk egin dituzte: urtarrilean jarri zen martxan Infinitu Irribarra ekimena herri mailan, Kilometroak txikia baita Lilatoia ere. Azken edizioetan jaiak izan duen joerarekin jarraituko dute aurten ere, hau da, urriko lehen igandean jai erraldoia egin beharrean, urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dira, eta horrela, Kilometroak eguna ere lasaiagoa izango da.

Joan den asten Milimetroak egin zuten, Uzturpek sortutako ekimen berria. «Beste ikastoletako ikasleek herria eta eskola ezagutu dezaten», azaltzen du Josu Ozaitak. Honela, ikasleek Ibarrako hainbat txoko ezagutu zituzten Uzturpeko ikasleen eskutik: Arane baserrian aurkitu berri den garbilekua, Barriolarenean gastronomiaz eta piparraz informazioa jaso eta piparraren ibilbidea egin zuten. Tolosako Laskorain, Anoetako, Irurako eta Villabonako ikastoletako ikasleek bisitatu zuten Ibarra.

Bertso afariak zazpi gunetan

2022ko Kilometroak 'Irribarra' du leloa, azken bi urteetan ezkutuan egon diren irribarreak aldarrikatuz. Osasun egoeraren hobetzearekin, urrira arte hilabetero hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Uzturpetik. Hurrengo ekitaldi irekia bertso afaria izango da, gaur, ostirala. «Uzturpen ez daude Ibarrako ikasleak bakarrik, inguruko herrietakoak ere badatoz eta nahi genuen Kilometroak beraien herrira eraman», diote Ozaitak eta Aitor Bengoa Komunikazio arduradunak.

Zazpi gune ezberdinetan egingo dira afariak, eta ondoren bertso saioaz gozatzeko aukera egongo da: Ibarrako Sendi ekintza, Deportiba eta Xepla elkarteetan, Belauntzako Martintxo elkartean, Leaburuko Zazpi-Biden eta Gazteluko Elkartean. Errenterian ere, 2023ko Kilometroak hartuko duena, egingo da, ikastolako Añabitarte baserrian. Bakoitzean bertsolari bikote bat egongo da: Beñat Gaztelumendi eta Nerea Irazabal Sendi Ekintzan, Amaia Agirre eta Haritz Mujika Errenterian, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso Gaztelun, Jon Maia eta Maialen Akizu Xeplan, Onintza Enbeita eta Angel Mari Peñagarikano Deportiban, Iker Zubeldia eta Nerea Elustondo Leaburun, eta Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar Belauntzan.

Guztien aurkezpena arratsaldeko 19:00etan egingo da Ibarrako plazan. Agurreko bertsoa abestu ondoren, bakoitza bere elkartera joango da, 20:30ean afariak hasteko.

Orain arte herri mailako ekintzak egin dituzte batez ere. Herri kirolak ere izan dira protagonista, Almitza Sega elkartearen laguntzarekin erakustaldia egin zuten Ibarrako plazan pasa den igandean. Sokatira, sega, aizkora eta trontza erakustaldiak izan ziren eskualdeko kirolariekin, bertsolariek girotua hori ere. Hilabete honetan Kilometroak Txikia egin da guraso eta ikasleekin. Herrian bost gune jarri ziren erronka ezberdinekin. Bakoitzean Irribarra leloko letrak lortu behar zituzten, baita lortu ere.

Infinitu Irribarra ekimena lehengo astean ezagutarazi zuten eskualdetik kanpora eta pixkanaka datozen hilabeteetako ekitaldiak jakinaraziko dituzte. Denetarik egongo da: musika, artea, kirola eta, nola ez, gastronomia. Guztia antolatzeko ehunka boluntarioren laguntza izango dute, eskolako ikasleen gurasoak eta herritarrak. Hamaika batzordetan banatuta, jolasgune berrirako behar adina diru lortzeko lanean arituko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibarratik mundura irribarra