Ibarra

Ikastolako kanpo espazioaren inguruko bigarren saioa asteartean

Herritar guztiei irekita egongo da parte hartzea eta itzultzaile zerbitzua ere eskainiko da batzarrak irauten duen bitartean

Amaia Núñez

IBARRA.

Jueves, 23 de noviembre 2023, 21:35

Uzturpe ikastolako kanpo-espazioa eraldatzeko eta diseinatzeko prozesu parte har-tzailearen bigarren saioa egingo da datorren asteartean, azaroaren 28an, Ibarrako Udalak antolatuta. Kultur etxean egingo da bilera, 18:00etatik aurrera, eta herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuak, bereziki gurasoak eta zaintzaileak. Lehen bilerara joan ez zirenek ere parte hartu ahal izango dute. Itzulpen zerbitzua eskainiko da batzarrak irauten duen bitartean, Telegram aplikazioaren bidez.

Publicidad

Urriaren amaieran egin zen lehenengo bileran, ikastolako egungo jolas-eremuaren balorazioa eta duen funtzio sozial eta hezitzaileari buruzko hausnarketa izan zuten ardatz parte har-tzaileek, eta, bigarren honetarako, patioaren diseinu berrirako proposamenak jasotzea eta haurrekin egindako dinamiken ondorioak partekatzea izango da helburua.

Ostegunean elkarretaratzea

Deabruak Kalera Asanblada Feministak datorren ostegunerako deituta dagoen greba feministaren baitan elkarretaratzea antolatu du. Eguerdian elkarretara-tzea egingo dute Ibarrako plazan eta, arratsaldean, jende-katea egingo da 17:30ean, Tolosaraino, bertan egingo den manifestazioan parte hartzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad