Ibarra
Ikastolako patioa eraberritzeko bilera, asteazkeneanSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Ikastolako patioa eraberritzeko bilera, asteazkeneanUzturpe ikastolako patioa eraberritzea aurreikusten du Ibarrako Udalak eta bertan zer egin erabakitzeko eztabaida irekia bultzatu nahi du. Ikastolako kanpo espazioa eremu aktibo eta bizia izanda, egunerokotasunean herritar guztien zerbitzura egotea bilatu nahi dute.
Horrela, bilera irekia egingo da datorren asteazkenean, hilak 25, 18:00etan kultur etxean. Gizarte-eragileez gain, herritarrak ere gonbidatu nahi dira, espazio publiko horri buruzko ikuspegia eman dezaten.
Era berean, Ikastolako patioa birmoldatzeko interesa duten guztiei batzarrera bertaratzea errazteko zaintza zerbitzua eta Telegram aplikazioaren bidezko itzulpen zerbitzua egongo dira bilerak irauten duen bitartean. Zerbitzu hauetakoren batean interesa dutenek, udalaren webgunearen bidez izena eman beharko dute.
Udalak laugarren ikasturtez jarraian liburutegi tutorizatua egitasmoaren aldeko apustua egin du. Liburutegi tutorizatuan etxeko lanak, nahiz tertulia literarioak egingo dira. Etxeko lanak astero eta tertuliak, berriz, bi astez behin. Ekintza hauek 'Txontxo' eta kultur etxean egingo dira astearte eta asteazkenetan.
Urriaren 3an eman zitzaion hasiera egitasmoari eta, ikasturte honetan, LH4, LH5 eta LH6ko 56 ikasleek parte hartuko dute. Hezitzaileek Miren Camisonen eskutik jaso dute ikasleekin gai filosofikoak lantzeko tertulia literarioetarako formakuntza.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.